Musika estilo aniztasuna Bilbon, Musikearen Egunaren inguruan

Bizkaie! 2012-06-18 14:42   Musikea

San Inazio eta Deustuarrak abesbatzek abiatuko ditue Musikearen Egun Europearraren inguruko ekitaldiak, Bilbon. Kontzertua, bagilaren 20an izango da, 20:00etan, Deustuako San Pedro eleizan. Musikaren Eguneko eskaintzea Bilboko Udaleko Kultura barrutik ekimenaren barruan dago.

San Inazio eta Deustuarrak abesbatzek abiatuko ditue Musikearen Egun Europearraren inguruko ekitaldiak, Bilbon. Kontzertua, bagilaren 20an izango da, 20:00etan, Deustuako San Pedro eleizan. Egunotan, Deustuko barrutia hainbat estilotako soinuz beteko da, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Saila, Juan Crisostomo Arriaga musika konserbatorioa eta Mr Jam musika zentroaren ekimenez.

Jarduera gehienak, Musikaren Egunean bertan, bagilak 21, antolatu ditue. Marmara Music Bandek 20ko hamarkadako marching bands edo New Orleanseko brass band izenekoen ikuskizun ederra eskainiko dau, 17:00etatik aurrera, Levante plazatik abiatuta. Emonaldi ibiltaria izango da, plazatik konserbatoriora bitarten, hain zuzen be. Konserbatorioa, 17:00etatik 21:15era bitartean, hainbat kontzertu eskainiko ditue: Bilboko Bibolinak (hari kontzertua), Ensenble Kuraia (musika garaikidea), Udal Txistulari Bandea eta Ars Viva (Jesuitak ikastetxeko gazte abesbatza).

Musikearen Egun Europearraren egitaraua bariku arrastian amaituko da, Levante plazan bertan. Mr. Jam musika modernoko zentroak emonaldi berezia prestau dau, eskolan landuta musika estiloekaz.

Musikaren Eguneko eskaintzea Bilboko Udaleko Kultura barrutik ekimenaren barruan dago. Kultura barrutik-en blogean uriko barruti bakotxeko kultur programazinoa ikusi daiteke, eta facebooken be badago.

Egitarau osoa, hemen:

- Bagilak 20, eguaztena

20:00. Deustuko San Pedro eleizan.
San Inazio Abesbatza + Deustuarrak Abesbatza

- Bagilak 21, eguena

17:00-18:30. Levante plazatik Ibarrekolandako konserbatoriora. Marmara Music Banden kalejirea
17:30. Bilboko Bibolinak
18:30. Ensemble Kuraia
19:30. Bilboko Udal Txistulari Bandea
20:30. Ars Viva

-Bagilak 22, barikua

18:30-21:30. Mr. Jam musika eskolearen emonaldia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu