Aurtengo Udako Unibersidade Bolibartarrean izena emoteko epea edegi dabe
2012-06-18 15:44 jardunaldiakUdako Unibersidade Bolibartarraren bigarren edizinoa garagarrilaren 16tik 20ra bitartean egingo da, Bolibarren. Ikasketa Bolibartarren Alkarteak bost eguneko egitaraua atondu dau. Antolatzaileek aurreratu dabenez, lehenengo egunean Yolanda Rojas konsul venezuelarra eta Mauricio Rodríguez ministro konseilaria egongo dira.
Udako Unibersidade Bolibartarraren bigarren edizinoa garagarrilaren 16tik 20ra bitartean egingo da, Bolibarren. Ikasketa Bolibartarren Alkarteak bost eguneko egitaraua atondu dau. Antolatzaileek aurreratu dabenez, lehenengo egunean Yolanda Rojas konsul venezuelarra eta Mauricio Rodríguez ministro konseilaria egongo dira.
Garagarrilaren 16an CELAC (Latinoamerika eta Kariberako Ikasketa Zentroa) eta ALBA (Gure Amerikako Herrientzako Batasun Bolibartarra) alkarteak izango ditue berbagai Yolanda Rojas kontsul venezuelarrak eta Mauricio Rodríguez ministro konseilariak. Berbaldiak 16:00etan hasiko dira.
Hurrengo egunean, garagarrilaren 17an, irakaskuntzea eta Nafarroa izango dira protagonistak. Mirari Bereziartuak Irakaskuntza gaur hitzaldia emongo dau, 16:00etatik aurrera; eta, Halip Lartigak, Nafar Iparraldea 1620ra arte, 18:00etan. Eguaztenean, Gorka J. Palazio irakasleak Onlineko dendak muntatzen ikasiz gaiaren ganean jardungo dau, eta Pello Guerrak La conquista de la Nabarra Marítima izango dau berbagai. Garagarrilaren 19an, Xabier Kebedok matematikea eta natureari buruz berba egingo dau; ostean, Nekane Juradok etorkizuneko ekonomia gaia aztertuko dau.
Garagarrilaren 20an, egitaraua goizean abiatuko da. 12:00etan, José S. Azpiazu alkateak eta Bizkaiko Aldundiko ordezkari Patxuko Abrisketak diplomen banaketea egingo dabe. Arrastian, 16:00etatik aurrera berbaldi bi izango dira: Esteban Antxustegiaren Madril eta Neraceko kongresuak eta Tomás Urzainquiren Congreso de Atarrabia.
Udako Unibersidade Bolibartarrean izena emoteko bolibarikastaroa@gmail.com idatzi behar da. Bost eguneko matrikulea 15 euro dira, eta ikasleentzako doban da. Informazino gehiago, hemen: bolibar.org/uub/
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!