Bermeoko XXVI. Nazinoarteko Musika Asteak bost kontzertu eskainiko ditu

Bizkaie! 2011-08-01 12:15   Musikea

Bermeoko XXVI. Nazinoarteko Musika Astea abian da, abuztuaren 1ean hasi eta hilaren 5era arte. Danetara, bost kontzertu izango dira aurtengo egitarauan. Lehenengo emonaldia astelehenean izango da, Acords i desacords hirukotearen eskutik, 20:00etan, Santa Maria elizan. Kontzertu guztiak leku eta ordu berean izango dira, azkenengoa izan ezean.

Arte txinatarra, politikaz berba egiteko atxaki

Zigor Aldama 2011-07-29 15:08   Bidaide

Osama Bin Laden, Adolf Hitler, Saddam Hussein, George W. Bush eta Hirohito, Japoniako enperadorea Bigarren Mundu Gerran. Moganshan 50, fabrika zaharra, gaur egun Shanghaiko arte galeria eta estudio multzo garrantzitsuenaren korridore estuan dagoan neurri handiko erretratu multzo hau sano deigarria da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertoko eta kanpoko folka, aurtengo Bidasoafolk jaialdian

Bizkaie! 2011-07-29 13:02   Musikea

Abuztuaren 19tik 21era bitartean egingo da aurtengo Bidasoafolk jaialdia, Txingudiko badian. Hondarribiko, Irungo eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoagaz batera, antolatu dabe ekimena. Mota askotako folka entzun ahal izango da festibalean, besteak beste, Vieux Farka Toure musikari maliarraren eskutik.

'BilbaoHistorikoko mila aurpegi' erakusketeak edegi dau ExpoGela areto barria

Bizkaie! 2011-07-29 12:18   Kulturea

Jorge Lamas argazkilari bilbotarraren BilbaoHistorikoko mila aurpegi erakusketeagaz edegi dau BilbaoHistorikok Expogela erabilera anitzetarako gune barria, Bilboko San Frantzisko kalean. ExpoGela auzoko informazino zentroa izango da, eta inguruan egiten diran jardueren barri emongo dau.

Xenpelarren bizimodua eta ekarria (I)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2011-07-29 10:57   Bertsolaritzea

Gazte askorentzat udea estudietako sasoi ona edo derrigorrezko sasoia izan da oraintsura arte. Zuokaz akordau eta eskola-denporako umore txar bardinagaz igual, baina batengoarren bizkaieraz estudiau dagizuen, aspaldiko bertsolari bat errepasauko dogu. Zoliegiak zarienoi, barriz, zuon lanparapeko zaletasunari beste dosi txikitxo bat emongo deutsat.

Black & Basque jaialdiak kultura afroamerikarra eta euskalduna lotuko ditu Baionan

Bizkaie! 2011-07-28 15:22   kulturbiz

Jaialdi barria estreinauko dau aurten Baionak, irailaren 8tik 11ra bitartean. Black & Basque festibalaren helburua euskal kulturea eta kultura afroamerikarra nahastea da. Literaturea, zinea, argazkilaritzea, street art dalakoa eta musikea izango ditu ardatz Black & Basquek.

Davies, Kore-Eda, Ripstein eta Polley, Donostiako Urrezko Maskorra irabazteko lehian

Bizkaie! 2011-07-28 13:10   Barriak

Terence Davies, Hirokazu Kore-Eda, Arturo Ripstein, Wang Xiaoshuai, Sarah Polley eta Julie Delpy zuzendariek Donostiako 59. Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko dira, irailaren 16tik 24ra bitartean. Horrezaz gan, ondoko honeek be parte hartuko dabe Sail Ofizialean: Ana Katz, Mathieu Demy, Filippos Tsitos, Joao Canijo eta Björn Runge.

BakioSound jaialdia, kulturen arteko topagune

Bizkaie! 2011-07-28 11:37   Musikea

BakioSound jaialdiaren laugarren edizinoa egingo dabe garagarrilaren 29an, barikua, Bakioko Bar 01 tabernan. Ekimena Guretxoko Musikarte alkarteak antolatzen dau, musikearen bitartez kulturek euren artean topo egiteko asmoagaz. Sarrerea dobakoa da. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira. Aurtengo kartelean izen ezagunak topauko doguz, besteak beste, Eneko Mobydick, Sonic Trash, Dr. Baltz eta Sound Riders. Musikeaz gan, bestelako eskaintzea dauka aurton BakioSoundek; izan be, Social Sound osotzen daben Diana eta Fabian artisten proiekzino interaktiboek Bar 01en txoko batzuk giro ditue.

Cirkus Colombia

Karolina Almagia 2011-07-28 10:56   Zinema kritikak

Badakigu zer kontau nahi deuskun, baina hori ez da nahikoa. Are gehiago, hurrengo sekuentzian zer gertatuko dan badakigu hasieratik amaierara. Horregaitik, askoz interesgarriagoa egiten jaku istorioaren mamina eta oinarria, istorioa bera baino

EHUko Arte Eder Fakultadeko hiru artistaren lanak ikusgai dagoz egunotan Moskun

Bizkaie! 2011-07-27 15:53   Kulturea

Jokes and Nightmares, Spanish video art from Dalí to the present day izeneko erakusketan parte hartuko dabe Josu Rekalde UPV/EHUko Arte Ederretako irakasle eta dekanoak eta Francisco Ruiz de Infante eta Pepo Salazar zentro bereko ikasle ohiek, Moskuko Na Solyanke galerian. Ekimena Espainia-Errusia 2011 Urte Dualaren barruan dago. Taldeko erakusketea abuztuaren 21era arte egongo da zabalik.

'Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina' biltzarreko txostenak argitaratu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2011-07-27 15:16   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina CD-ROMa aurkeztu dau Donostiako ordezkaritzan. Lan honetan, 2008an Euskaltzaindiak egindako XVI. Nazinoarteko Biltzarraren emoitzea jaso dabe; Iker bildumaren 26. zenbakia da, eta Iruñean egin ziran berbaldiak, txostenak eta mahai-inguruak batzen ditu. Euskera agerkariaren zenbaki barri bi be aurkeztu ditue.

Film laburrak eta musikea, Gasteizeko II. Korterraza Jaialdian

Bizkaie! 2011-07-27 14:10   Barriak

Korterraza jaialdiaren bigarren edizinoa abian da; eguaztenean, hilaren 27an hasi, eta hilaren 30era bitartean, film laburrak eta musikea nagusi izango dira Gasteizeko Andra Mari Zuriaren plazan. Igaz antolatu eban Kultura Kalean alkarteak lehenengo aldiz Korterraza; jentearen erantzuna ikusita, aurten barriro egitea erabagi dabe.

Bizkaiko III. Burdin Kabotajea Portugaletetik abiatuko da garagarrilaren 28an

Bizkaie! 2011-07-27 12:06

Eusko Ikaskuntzak, Itsas Begia alkarteagaz eta Abellanedako Enkarterriko Museoagaz batera, Bizkaiko III. Burdin Kabotajea antolatu dau. Bizkaia eta Nafarroaren arteko burdinaren itsas-ibilbide historikoa erakusten dau nabigazino sistema honek. Garagarrilaren 28an, Portugaleten, abiatuko da ibilbidea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

1.000.000 ume gosez hilteko arriskuan dagoz Somalian, Kenian, Etiopian eta Djibutin, sikatea dala eta

Markues 2011-07-27 11:41   Begi betegarri

Ibaimusic.com euskal musika-banatzaile digital barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-07-26 14:57

Ibaimusic.com musika-banatzaile digital barria aurkeztu dabe Bilboko Alondigan. Euskal musika egiten daben 17 diskoetxe, 1.300 disko eta 17.000 kanta batu ditue webgunean daborduko. Prentsaurrekoan Ibaimusic.com guneko koordinatzaile Agustin Oiarzabal eta komunikazino arduradun Luis Ruizek proiektu barriaren inguruko argibideak emon ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako Jazzaldia Saria, Toots Thielemans harmonika-jole belgikarrarentzat

Bizkaie! 2011-07-26 12:01   Musikea

Toots Thielemans musikariarentzat izan da aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria, eta holan bere ibilbide osoari autortzea jaso dau. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren eskutik hartu eban saria 89 urteko musikari belgikarrak.

Aita Lino Akesolo aztergai, 'Idatz & Mintz' aldizkariaren 51. zenbakian

Bizkaie! 2011-07-26 11:21   Kulturea

Idatz & Mintz aldizkariaren 2011ko lehenengo zenbakia kaleratu barri dau Labayru Ikastegiak. 51. zenbaki honetan, literatureagaz lotutako hainbat idazlan batu dira: esaterako, Aita Lino Akesolo ekarri dabe gogora Adolfo Arejitak eta Juan Manuel Etxebarriak artikulu banatan, haren jaiotzaren mendeurrena oraintsu bete dala kontuan hartuta.

'III (Hiru)' lanak irabazi dau VII. Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya

Bizkaie! 2011-07-26 10:59   Barriak

Garagarrilaren hasieran abiatu zan Urdulizen VII. Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya, eta asteburuan Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean emon ditue sariak. Aurtengo irabazlea III (Hiru) lana izan da, sei minutu eta erdikoa. Beste sari bi be banatu ditue. Saritutako bideoekaz batera, ganerako guztiak be proiektau ziran zapatuan.

Orotariko Euskal Hiztegiaren bersino barria eta 'Auspoa' bildumea, Euskaltzaindiaren webgune barriztuan

Bizkaie! 2011-07-22 15:47

Forman eta edukietan barriztuta aurkeztu dau Euskaltzaindiak erakundearen webgunea, Bilboko egoitzan. Beraz, itxuran ez ezik, egituran eta edukietan be aldatuko da www.euskaltzaindia.net gunea. Hain zuzen be, Orotariko Euskal Hiztegiaren bersino barria eta Auspoa bildumearen artxiboa gehitu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)