Dobako autobusak San Inazio egunean, Areatzatik Pagomakurreraino

Bizkaie! 2012-07-30 16:43

Aurten be, Bizkaiko Foru Aldundiak dobako autobus zerbitzua ipiniko dau San Inazio egunean, garagarrilaren 31n, Pagomakurrera igoteko. Gorbeibusak goizean goizetik hasiko dira martxan, lehenengoa 7:30ean urtengo da Areatzatik.

Aurten be, Bizkaiko Foru Aldundiak dobako autobus zerbitzua ipiniko dau San Inazio egunean, garagarrilaren 31n, Pagomakurrera igoteko. Gorbeibusak goizean goizetik hasiko dira martxan, lehenengoa 7:30ean urtengo da Areatzatik.

Gorbeiako mendi-bideetan egun berezi horretan egon daitekezen zirkulazino-arazoak saihestea eta ingurumena babestea da Aldundiaren asmoa. Gorbeiako Parke Naturalaren zaintzea hobetzeko, hainbat egunetan, (San Inazio egunean, adibidez) ibilgailu asko batzen dira. Arratian eta Nerbioin, Gorbeiko Gurutzera igoteko tradizino handia dago, baina jai honek ez deutso kalterik eragin behar Parke Naturalari, Diputazinoko iturriek azaldu dabenez.

Segurtasuna eta heltzeko erraztasuna bermatzeko, itxi egingo dira Gorbeiako aparkalekuak. Hori dala eta, ibilgailu pribaduak Areatzanipinitako aparkalekuetan itxi eta Pagomakurreraino autobusez joan beharko da. Zerbitzu honi Gorbeibus izena ipini deutse, eta 7:30etik egongo da abian,19:30era arte, eten barik.

Dobako bost aparkaleku egongo dira Areatzan. Halan, gurutzera joan nahi dabenek herrigunean itxi ahal izango dabe ibilgailua aparkauta, eta gero Pagomakurreraino joateko, Gorbeibus hartu eta hortik aurrera igoera oinez egin ahal izango dabe.

Ondoko lekuetan egongo dira aparkalekuak: Arratiano aparkalekua: N-240 errepidearen alde bietan; Bolivar aparkalekua: eskolatik hur, BI-3530 errepidean; Eskola aparkalekua: Areatzako eskolan; Guardamino aparkalekua: Askatasuna kaletik heltzen da bertara; eleiza eta eskolaren artean dago; Astondoa pirotekniaren aparkalekua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu