Kamisetak, abarketak, zapiak eta guardasolak, Bilboko Aste Nagusian elegante-elegante ibilteko

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-08-01 14:55

Emakumeentzako poloa, gizonezkoentzako kamisetak, zetazko zapia, abarketak... eta zirea eta guardasola, badaezpadan. Bilboko Aste Nagusiko produktuak salgai dagoz daborduko. Gaur aurkeztu ditue Zabalguneko merkatuan, Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak eta Mercedes Rodriguez Bilbao Turismoko zuzendariak.

Emakumeentzako poloa, gizonezkoentzako kamisetak, zetazko zapia, abarketak... eta zirea eta guardasola, badaezpadan. Bilboko Aste Nagusiko produktuak salgai dagoz daborduko. Gaur aurkeztu ditue Zabalguneko merkatuan, Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak eta Mercedes Rodriguez Bilbao Turismoko zuzendariak.

Virginia Berasategi aurtengo pregoilaria eta pregoilari izandako Aitor Elizegi sukaldaria eta Joseba Solozabal kazetaria be bertan izan dira.

Bilboko baldosa ezaguna da aurten be Aste Nagusiko produktuetako protagonistea duda barik. Kolore urdina eta zuria nabarmentzen dira gaur aurkeztutako diseinu barrietan. Urte guztirako produktuak dira, barriak eta kosmopolitak, nabarmendu dau Itziar Urtasun zinegotziak. Boltsak, poloak, kamisetak, abarketak, zapiak eta eskuturrekoak erakutsi ditue gaur prentsaurrekoan, eta zira eta gurdasol elegante-eleganteak bere bai, eguraldia ez da gauza segurua-eta, badaezpadan.

Aurreko urteetan lez, jaietako zapia produktu salduena izango dalakoan, 40.000 ale ipini ditue salgai. Ganerako erropen 500na ale inguru egin dira.

Bilbotarrak erakartzeaz aparte, turistak, ingurukoak zein urrunekoak, Aste Nagusiko produktuak erostera animau gura izan ditu Mercedes Rodriguez Bilbao Turismoko zuzendariakk. Turistek urte osorako balio deutsen erropa edo osogarriak ditue eskura, adierazo dau. Bilbok gero eta eskaintza hobea dauka, Rodriguezen esanetan, bai aisialdian, bai kulturan, gastronomian... Ganera, itsasorik euki ez arren, udan be badago zer egin egin eta zegaz gozau urian.

Aste Nagusiko produktuak salgai dagoz daborduko, uriburuko hainbat dendatan eta Bilbao Turismoren bulegoetan, hau da, Zabalgune eraikinean, Arriaga antzokiko beheko solairuan, Abandoinbarran eta Guggenheim museoaren ondoan. Jaietako zapiak, ganera, uriko kiosko guztietan topauko doguz, eta Bizkaiko herri guztietan bere bai.

Erropen prezioei jagokienez, hemen gaur jakinarazo dituen batzuk: emakumeentzako poloa, 24 euro; gizonezkoentzako kamisetak, 17-19 euro; abarketak, 34 euro; zirea, 6 euro; zetazko zapia, 42 euro; eta, jaietako zapia, 3,50 euro.

2012ko Aste Nagusia abuztuaren 18a hasi eta 26an amaituko da. Virginia Berasategi kirolaria izango da pregoilaria, eta Nerea Orizaola Zaratas konparsakoa, txupinerea. Egitarau oso-osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu