Saltillo EHUren eskola-ontzia portuz portu dabil egunotan

Bizkaie! 2012-08-01 11:21

EHUren Saltillo eskola-ontziak urtero lez udako ibilaldiari ekin deutso Euskal Herriko kostaldean. Garagarrilaren 31n abiatu zan Santurtzin, eta abuztuaren 8an bertan amaituko dau bidea, tartean Donostian, Lekeition eta Hondarribian izango da.

EHUren Saltillo eskola-ontziak urtero lez udako ibilaldiari ekin deutso Euskal Herriko kostaldean. Garagarrilaren 31n abiatu zan Santurtzin, eta abuztuaren 8an bertan amaituko dau bidea, tartean Donostian, Lekeition eta Hondarribian izango da.

Saltillo antxinako ontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle doaz. Ikasleek nabigazino praktikak egin eta gizarteari belaren mundua hurreratzea dira itsas ibilaldiaren helburu nagusiak. Bigarren asmo hori beteteko, ontziaren ateak edegita egongo dira Lekeitio, Hondarribia eta Getariako portuetan.

Hemen, ibilaldiaren egutegia: garagarrilak 31, Santurtzi-Lekeitio; abuztuak 1, ate edegiak Lekeition; abuztuak 2, Lekeitio-Donostia; abuztuak 3, Donostia; abuztuak 4, Donostia-Hondarribia; abuztuak 5, ate edegiak Hondarribian; abuztuak 6, Hondarribia-Getaria; abuztuak 7, ate edegiak Getarian; abuztuak 8, Getaria-Santurtzi.

Ganera, Saltillo belaontzia Hondarribiko Marinel Azokan egongo da, abuztuaren 24tik 26ra, eta Arroxelako Saloi Nautikoan, irailaren 19tik 26ra, bere bai.

Saltillo 1932an eregi eben, eta handik urte bira erosi eban Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra Galindezek Espainiako errege-familiari itxi eutson belaontzia, eurek erabilteko. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari emon eutson itsasontzia. Zaharbarritu ostean, barriro itsasoratu zan 1998an, eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskolea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu