'Galarrena 1912-2012' erakusketea edegi dabe Bermeoko Arrantzaleen Museoan
2012-07-27 16:32 KultureaOrain ehun urte Bizkaiko kostaldean, abuztaren 12tik 13ra bitarteko gauean, jazotakoak batu ditue edegi barri dan Galarrena 1912-2012 erakusketan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Panelak, argazkiak eta sasoiko egunkariak jaso ditue. 143 gizon hil ziran hau gorretan, gehienak, 116, bermeotarrak. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Orain ehun urte Bizkaiko kostaldean, abuztaren 12tik 13ra bitarteko gauean, jazotakoak batu ditue edegi barri dan Galarrena 1912-2012 erakusketan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Panelak, argazkiak eta sasoiko egunkariak jaso ditue. 143 gizon hil ziran hau gorretan, gehienak, 116, bermeotarrak. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Orduko mapak aztertu ostean, Santa Clara gaueko galerna horri buruzko gaur egungo hipotesi onartuenaren arabera, galerna frontal bat izan zan eta, ondoren, ziklogenesi esplosibo bat izan zan. Abisua portuta ailegau zan, baina ezinezkoa izan zan itsas zabalean egozan ontziei egoerearen barri emotea.
Astelehen arrastian hasi zan ekaitza, eta gauean astindu eban gogorren. Abuztuaren 13an, baretu zan zeuzertxu, eta ontzi batzuk bueltan etorri ziran; halan bere, inork ez ekien non egozan besteak. Danetara, 143 lagun hil ziran: 116 Bermeokoak, 8 Elantxobekoak, 16 Lekeitiokoak eta 3 Ondarroakoak. Hildakoen batez besteko adina 29 urte zan. 75 emakume geratu ziren alargun, eta 225 umezurtz.
Abuztuaren 22an egin galarrenean hildakoen aldeko hileta-elizkizunak egin ziran, Andra Mariaren Zeruratzea Bermeoko eleizan. Alfonso XIII. Espainiako erregea eta eleizbarrutiko gotzain José Cadena y Eleta monsinorea izan ziran, besteak beste. Ezbeharraren oihartzunak herriko mugak gainditu zituan. Sasoi hareeetan ez egoan babes sozialik, eta hainbatek dohaintzak egin zituan.
1912. urte inguruan aldaketa handiak etozan arrantzaren mundura. Arraun eta belatik propultsio mekanikora pasetan ebilzan, arrantza-arteak barritzen, eta arrantzaleen kofradien egitura gremiala bera be aldatzen egoan. Galernearen ostean, arrantzaleen kofradiek eta eritxi publikoak arrantzaleen segurtasuna aztertzeko eskatu eutsen erakundeei. Prentsan, aholku, proposamen eta kexa asko argitaratu ziran, eta asanblada zein bestelako ekitaldi ugari antolatu zituen arrantzaleen bizimodua aztertzeko.
Hainbat gauza eskatzen ziran: galerna eta borraska-fronteen barri sasoiz emeten eben behatoki meteorologikoz osotutako alarma-sistemea ipintea, babesteko portuak eta salbamendurako ontzi batzuk sortzea, arrantza-eskolak egitea, arrantzako ontzietan motorrak ipintea, eta ontzi zein arrantzaleentzat aseguruak izatera behartzea. Eskaera horietako batzuk onartu ziran; 1914. urtean, esaterako, Bermeoko olatu-hormea eregi eben.
Erakusketearen ganeko informazino guztia, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!