Badator Omako Baso Margotura bisita gidatuak egiteko kanpainea
2011-07-20 11:30Aurten be, Omako Baso Margotua (Kortezubi) ikusteko bisita gidatuen kanpainea antolatu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Bisitak garagarrilaren 22tik irailaren 4ra arte eskainiko dira: zapatu eta domekatan, goizeko 11:30ean eta arratsaldeko 17:00etan; domekatan, barriz, 11:30ean.
Julian Beloki: 'Komunikazinoa zenbat eta eraginkorragoa izan, gizartearen eregitea egokiagoa da'
2011-07-19 15:55 jardunaldiakJulian Beloki eta Yolanda Mendiola Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra ikastaroaren arduradunak izan dira UEUk Iruñean antolatutako udako ikastaroetan. Oinarrian danok persona komunikatiboak garala erakutsi nahi izan dabe, danok daukagula harreman bide bat gure hurreko ingurunegaz, eta batzutan jentaurrerako konpromisoa be bai.
Josep Domingo del Calvario 'Nadar' da AlhóndigaBilbaoko komikiaren beka ezagunaren laugarren edizinoaren irabazlea
2011-07-19 15:50 sariak-autortzakBeka honen bitartez, AlhóndigaBilbaok sorkuntzea bultzatu eta komikiaren munduan talentu profesional barrien agerpena ahalbidetu nahi dau. Horretarako, ekimen honen bitartez, balio artistikoak eta izaera barritzailea kontuan hartuta aukeratutako proiektu bat finantzauko dau.
'Denok berdin, denok ezberdin', Bilboko Aste Nagusia 2011
2011-07-19 15:35Pasa dan urteko aurrekontua, 2'5 miloe euro, erabili da aurten be eta dirutza hori, besteak beste, gure artean izango diran The Chieftains, Simple Plan, Sergio Dalma, Medina Azahara, Ken Zazpi, Kepa Junkera, Menton de Fogarthy, Alpheus, Albatros Ensemble, Gatibu, Kaotiko, Dani Martin, Melendi, Los 5 Bilbainos, Drindots, Egan, Naroa Intxausti + Bilboko Txistularien Banda, antzerki eta jantza talde, bertsolari eta enparauei pagetako erabiliko da.
Afrikak eta Euskal Herriak bat egingo dabe Errobiko Festibalean
2011-07-19 14:59 MusikeaErrobiko Festibalaren hamaseigarren edizinoa garagarrilaren 21ean hasi eta 24an amaituko da, Itsasun. Aurtengo ohorezko konbidaua Afrika izango da. Afrika-Euskal Herria - Iturrien bideetan lemapean, kontzertuak, tailerrak eta erakusketak antolatu ditu Ezkandrai alkarteak.
Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko erretorea Unibersidadeen G-9 taldearen buru
2011-07-19 14:221997an sortu zan Unibersidadeen G-9 taldea, eta diru-irabazi asmorik bako alkartea da; kideak unibersidade publiko bakarrak dira jagokezan autonomia erkidegoetan: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Oviedo, EAE, Nafarroa (publikoa) eta Zaragoza. Ikasle kopuruari (200.000 baino gehiago) eta proiektu bateratuen kopuruari jagokenez, Espainiako unibersidade-arteko talde handiena da.
Telesforo Monzonen omenezko pastorala aurkeztuko dau Larraineko herriak abuztuaren 13an
2011-07-19 14:10 KultureaAurtengo pastoralak Telesforo Monzon politikari eta kultur gizon ezaguna izango dau protagonista. Jean Bordaxar kantari zuberotarrak idatzi dau Monzon pastorala, eta Larrainen eszenaratuko dau, abuztuaren 7an eta 13an. Hirugarren emanaldia Monzonen jaioterrian bertan egingo dabe, Bergaran, irailaren 17an.
XIX. Euskal Encounter lanpostuak sortzeko eta negozio ekimenak bultzatzeko plataforma bilakatuko da
2011-07-19 12:57Hainbat erakunde eta enpresek euren lantaldeak osotzeko behar dituen profil profesionalak topetako lehiaketak antolatu ditue eta Basquegame Euskadiko bideojokoen sektoreko enpresen alkarteak be aukerea aprobetxauko dau alkarrizketak egin eta bere lan-poltsarako langileak hautatzeko.
Blackthorn
2011-07-19 12:35 Zinema kritikakAlkarrizketa politak, paisaia zoragarriak eta, sakonean, kolonialismoaren gaia barriro. Batzuetan filmak ez dauka indarrik, baina ondo eginda dago, eta gustura ikusten da pantaila handian.
Mondragon Unibersidadea eta Australiako Gold Coasteko unibersidade bat surfaren industria sustatzeko alkartu dira
2011-07-19 11:29Hitzarmenaren arabera, bi unibersidadeek ikasleak trukatuko ditue eta irristatze-kirolen sektorean nazinoarteko lankidetza-sare unibersitarioa sortuko dabe.
New York City Ballet konpainiaren 'Stars of Ballet', Bilboko Guggenheim museoan
2011-07-19 11:28 KultureaWorks & Process at the Guggenheim izeneko egitarauaren barruan, New York City Ballet konpainiako izarrik garrantzitsuenak Guggemnheim Museoan izango dira, abuztuaren 2an, 19:00etan. Stars of Ballet ikuskizuna eskainiko dau, hain zuzen be, New Yorkeko taldeak.
Euskeraz egiteko motibazinoa aztergai, UEUren Iruñeako udako ikastaroetan
2011-07-18 16:54 jardunaldiakVirginia Belategi Arrisku Psikosozialen Prebentzinorako teknikaria, Hizkuntza Normalizaziorako Aholkularia eta Trebatzailea da. Iruñean, UEUren udako ikastaroen barruan, Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak izeneko ikastaroa eskainiko dau garagarrilaren 19an.
Gure kargu publikoen hizkuntza publikoaz
2011-07-18 16:44 Euskerea berbagaiPolitikariak, berak nahi dauen hizkuntzea erabiliko dau. Ez? Funtzionarioak, herritarrak eskatutakoa egin beharko dau. Egin beharko leuke, euskerea baleki behintzat. Eta herritarrak espainolez egiteko eskatu ezkero, espainolez egin beharko deutso. Baina politikariak, berak aukeratu leike hizkuntzea bere jentaurreko azalpenetan. Ez deutso inork inponiduten.
AlhóndigaBilbaon umorezko antzerki aste bat izango da Aste Nagusian BBKren laguntzinoagaz
2011-07-18 15:47 jardunaldiakIkuskizunen eskaintza BBK Banden Jaialdiagaz osotzen da, izan be, abuztuaren 24an Lekeitioko Musika Bandeak joko dau; 25ean, Laudioko Musika Bandearen txandea izango da eta hurrengo egunean, Eibarko Musika Bandearena. Emonaldi guztiak BBK Aretoan (Kale Nagusia 19) izango dira, 19.00etatik aurrera, eta sarrerea dobakoa izango da, lekuak bete arte.
Natxo de Felipe: 'Burura etorri jakuzan zorakeria guztiak egin doguz'
2011-07-18 15:13 Barriketan Oskorri taldeko abeslariaEguraldi ona bera da jake bera da gona... Baina urten zoro-moro joaku udea
2011-07-18 15:07 Begi betegarriBlas de Otero - Bilbo Hiria Nazinoarteko IV. Poesia Sariak igazko parte-hartzea hirukoiztu egin dau
2011-07-18 14:33 KultureaLanak jasoteko epea amaitu ondoren, gaztelaniazko 241 poema bilduma eta euskerazko 13 jaso dira. Igaz, barriz, gaztelaniazko 71 lan eta euskerazko 5 jaso ziran.
Garagarrilaren 18tik 20ra UEUko Udako Ikastaroak Iruñean
2011-07-18 12:08 jardunaldiakUEUk hogeita hemeretzigarrenez antolatzen dituan udako ikastaldiak Iruñeko Jaso ikastolan azken astea emongo dau, hilaren 18tik 20ra bitartean. Astean zehar aukera zabala eskainiko dau.
Otxandioko jakintsua
2011-07-18 11:20 kulturbizItzaldu da argia, berbea ixildu da, hizkuntzea goibeldu eta izakia abaildu da. Izarrek eta ilargiak izetuko deuskue gaua eta eguzkiak eguna. Jaiotzeak heriotzea dau zor baina bizitzeak heriotzearen gainetik iraunen dau. Bittor Kapanaga Otxandioar jakintsuak agur esan deusku.
Elena Garcia: 'Ikastaro arrakastatsua da Euskal Herrian itzultzaile ugari eta hizkuntzakazko sentsibilizazino handia dagoalako'
2011-07-15 16:39 BarriketanELEKA enpresako teknikaria













Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...