BidasoaFolk jaialdiak folk doinuz lotuko ditu Hondarribia, Irun eta Hendaia astegoienean

Bizkaie! 2012-08-21 12:32   Musikea

Hondarribian hasiko da BidasoaFolk jaialdiaren 12. edizinoa, hilaren 24an. Musika akustiko, etniko eta garaikidea izango da protagonistea hiru egunez, Irunen, Hendaian eta Hondarribian. Kontzertu guztiak doban dira.

Hondarribian hasiko da BidasoaFolk jaialdiaren 12. edizinoa, hilaren 24an. Musika akustiko, etniko eta garaikidea izango da protagonistea hiru egunez, Irunen, Hendaian eta Hondarribian. Euskal Herria, Katalunia, Espainia, Irlanda, Frantzia eta Mexikoko artistek joko dabe jaialdian. Kontzertu guztiak doban dira.

Bidasoafolk jaialdia hiru udalerrietako herritarren arteko topagune izan gura dau eta bestelako musikak ezagutzeko aukera parebakoa eskaini, antolatzaileek azaltzen dabenez. Egitaraua herritar zein bisitarientzako atontzen dabe urtero, beti be folk musikea ardatz.

Barikuan, Hondarribiko Armas plazan, Javier Ruibal & Iñaki Salvadorrek ipiniko dabe martxan BidasoaFolk, eta ostean, Las Migas emakume laukotea etorriko da. Emonaldia 21:00etan hasiko da. Hurrengo egunean, hilaren 25ean, Hendaiako Bidasoako zabalguneak beste zuzeneko bi hartuko ditu: Galesko Calan boskotea eta Atharratzeko Boulevard Des Air taldea. 2004. urtean Atharratzeko Marie Curie ikastetxean sortu zan proiektua. Brassens eta Brelen lanan ditue oinarri, baina Bob Marley, Red Hot Chili Peppers eta Rage Againts the Machinen eragina be badauke. Lehenengo saioa 21:30an abiatuko da.

Paco Ibañez musikari ezagunak itxiko dau BidasoaFolk domekan, Irungo Urdanibia plazan. Lehenago Mexikoko Mono Blanco taldeak joko dau. Poeta ugari musikatu ditu Ibañezek, tartean, Jorge Manrique, Quevedo, Neruda, Goytisolo eta León Felipe. Imanolegaz batera, euskal poetak be kantau zituan. Kontzertuak 21:00etan hasiko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu