Zinema Ikasleen Nazinoarteko XI. Topaketeak mundu osoko eskoletako lanak proiektauko ditu
2012-08-21 11:25 BarriakZinema Ikasleen Nazinoarteko XI. Topaketea irailaren 26tik 28ra egingo da Donostian, Zinemaldiko iturriek jakinarazo dabenez. Mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutzera emon gura ditue.
Zinema Ikasleen Nazinoarteko XI. Topaketea irailaren 26tik 28ra egingo da Donostian, Zinemaldiko iturriek jakinarazo dabenez. Mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutzera emon gura ditue.
Topaketearen lehen aukeraketan mundo osoko 19 herrialdetako 56 eskolatako 139 film laburrek parte hartu dabe. Alemania, Argentina, Brasil, Kanada, Kolonbia, Kuba, Txile, Ekuador, Espainia, AEB, Frantzia, Israel, Mexiko, Polonia, Erresuma Batua, Errumania, Suitza, Turkia eta Venezuelako lanak izan dira.
Ondoko filmak proiektauko ditue Donostian: Jeremy Hatcherren Apnea, Jeffrey Frigularen Distopía, Jeroen Bogaerten Early birds, Gabriel Azorinen Los galgos, Yuval Hameiri eta Michel Vakninen I Think This is the Closest to How the Footage Looked eta Dania Reymonden Jeanne.
Nazinoarteko lankidetza eta ekoizpen-prozesuak sustatzeko proiektu bitako film laburrak be emongo ditue lehiaketaz kanpo: Hier j'étais deux, Sylvain Coisne eta Work, Friederike Fiek. Parisko La Fémis eta Badem-Württembergeko Filmakademie zinema-eskolek parte hartu dabe.
Horrezaz aparte, hainbat zinema-eskolak osotutakoko produkzino-proiektuaren emoitzea dan film luzea erakutsiko dabe. Hives egitasmo horretan Zagrebeko Academy of Dramatic Art, Londreseko National Film and TV School, Jerusalemeko The Sam Spiegel Film and Television School, Koloniako Internationale Filmschule eta Pragako Film and TV School of the Academy of Performing Arts (FAMU) eskolek parte hartu dabe.
Topaketeko Panavision sariaren irabazleak Sony EX III kamarea itxiko deutse lau astez, grabetako. Ganera, 10.000 euroko bonua jasoko dau, Panavision etxearen edozein material alokatzeko. Saria aukeratutako film laburraren zuzendariarentzat izango da. Epaimahaiak beste zuzendari bi aukeratuko ditu. Horreek biek eta irabazleak Canneseko hurrengo jaialdiko Short Film Corner atalean parte hartu ahal izango dabe.
Freak etxeak Topaketan parte hartuko dau lehenengoz. Film labur irabazlea banatzeko saria eskainiko dau. Beraz, pelikulea nazinoarteko 50 hamar zinema-jaialditan izango da eta nazinoarteko salmentak kudeatzuko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!