Galtzagorrik 'Paperean hegan' ikuskizuna aurkeztuko dau IBBYren Nazinoarteko Kongresuan
2012-08-20 15:02 jardunaldiakGaltzagorrialkarteak Paperean hegan / Flying Over Paper ikuskizuna aurkeztuko dau IBBYren Nazinoarteko Kongresuan, Londresen. Abuztuaren 24an, 18:00etan izango da emonaldia, Imperial Collegen.
Galtzagorrialkarteak Paperean hegan / Flying Over Paper ikuskizuna aurkeztuko dau IBBYren Nazinoarteko Kongresuan, Londresen. Etxepare Institutua eta OEPLIren languntzinoa izan dau. Abuztuaren 24an, 18:00etan izango da emonaldia, Imperial Collegen.
Patxi Zubizarretak, Jokin Mitxelenak, Gema Arrugaetak, Joserra Senperenak, Maddi Oihenartek eta Idoia Noblek hartuko dabe parte lanean. Literaturea, ilustrazinoak, musikea eta kantua buztartzen ditu ikuskizunak.
Euskerazko ume literatureak nazinoarte mailako holango biltzar batean ikuskizuna eskaintzeko aukera dauen lehenengo aldia da, Galtzagorriko iturriek jakinarazo dabenez. Herrien arteko mugak, alkarren ondoan bizi diran hizkuntzen arteko buztartzeak, eta hartu-emon horreetatik sortzen dan literaturea dira laneran ardatz nagusiak. Aurtengo kongresuaren lemegeaz (Crossing boundaries: Translations and Migrations) bat egiten dau, hain zuzen be.
Galtzagorri alkarteak, Koldo Mitxelena kulturunearen laguntzegaz, sortutako Paperean hegan ikus-entzunezkoaren izen bera dauka Londresen ikusgai izango danak. Izan be, abiapuntu berdintsua daukela azaldu dabe arduradunek.
Abuztuaren 24an, ganera, Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko euskera zuzendariak euskal diasporearen inguruko txosten bat aurkeztuko dau biltzarrean.
Euskal ume literaturearen erakusgarri diran hainbat ale ikusteko aukerea be izango da Imperial College aretoan. Euskeraz sortu eta beste hizkuntzetara itzuli diran liburuak jarriko dira ikusgai. Besteak beste, Mariasun Landaren Txan fantasma (Chan el fantasma); Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak (Memorias de una vaca; Mémories d'une vache; Memories van un koe; Memorien einen baskishen kuh); Juan Kruz Igerabideren Printzesa begi-zulo (La princesa ojerosa; La princesa ullerosa); Patxi Zubizarretaren Midasen eraztuna (El anillo de Midas; L'annel d'en Midas); Miren Agur Meaberen Errepidea (La carretera); eta Elena Odriozolak ilustratutako Quando vem a lua, Die schöne gemahlin des mandarin eta A woodland secret.
IBBYren Nazioarteko Kongresua abuztuaren 23tik 26ra bitartean egingo da, Londresen. Hemen biltzarren ganeko informazino gehiago: www.ibbycongress2012.org
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!