Martinika ugarteko jantzak Bermeoko Nazinoarteko XXVI. Folklore jaialdiko protagonista
2012-08-13 15:00 KultureaAbuztuaren 14an, martitzena, Nazinoarteko XXVI. Folklore jaialdia egingo dabe Bermeon. Aurten Siberia eta Martinika ugarteko jantza taldeek hartuko dabe parte. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira, Artza Frontoian.
Abuztuaren 14an, martitzena, Nazinoarteko XXVI. Folklore jaialdia egingo dabe Bermeon. Aurten Siberia eta Martinika ugarteko jantza taldeek hartuko dabe parte. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira, Artza Frontoian. Bermeoko Alkartasuna jantza taldeak antolatu dau jaialdia, Bermeoko Udalaren laguntzinoagaz.
Le Ballet Exotique La Martinique taldeak Karibe alde jantza eta doinuak erakutsiko ditu Bermeon. Kud Branko Markovic konpainiakoa kideekaz batera, goizean kalejirea egingo dabe Lamera eta portutik zehar.
Alkartasuna taldeak 1986. urtean ekin eutson Nazinoarteko Folklore jaialdia, euskal folkloreaz aparte, kanpoko folklorea ezagutu eta erakusteko asmoagaz.
Urteotan, Europako (Polonia, Grezia, Alemania, Austria, Espainia, Portugal, Hungaria, Italia, Txekia...) eta Ameriketako (Kolonbia, Txile) taldeek parte hartu dabe Folklore Jaialdian. "Horri esker, Alkartasuna jantza taldeak Bermeoko izena eta euskal folklorea herrialde horeetan zabaltzeko aukerea izan dau", azaldu dabe Udaleko iturriek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!