Euskal Kantuak BBK Jaialdiak Araba eta Bizkaiko kantariak batuko ditu Bilbon
2012-08-20 14:39 MusikeaEuskal Herriko Kantu Txapelketako kantari nabarmenenak izango dira abuztuaren 20an, Bilboko BBK Salan, Euskal Kantuak BBK Jaialdiaren barruan. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira.
Euskal Herriko Kantu Txapelketako kantari nabarmenenak izango dira abuztuaren 20an, Bilboko BBK Salan, Euskal Kantuak BBK Jaialdiaren barruan. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira.
Besteak beste, Bizkaia eta Arabako Xabier Zurbano, Zuriñe Barrasa, Bizkaia Iraia Rojo, Esti Olivares eta Lekeitio Zuhatz Taldea, Irantzu Rojo, Iraitz Udabe, Leire eta Iker Elustondo, María Lazkano eta Olatz Goikoetxea izango dira BBK Salan. Eurek edegiko dabe BBK aretoak Aste Nagusirako prestautako egitaraua.
Lehengo eta gaur egungo abestiak eskainiko ditue bikoteek, antolatzaileek azaldu dabenez. Euskal folklorearen aberastasuna agirian geratuko da Euskal Herriko Txapelketako talde eta bikote aitagarrienen eskutik, ganeratu dabe.
Sarrerea dobakoa da, jarleku guztiak bete arte. BBK aretoan bertan hartu behar dira gonbidapenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!