Windows 7ren beta bertsinoa doban

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-05-12 14:08

Microsoft enpresearen jokabideen artean ez da holakorik izaten baina, oraingoan, 'Windows 7' sistema operatibo barriaren azken bertsinoa (beta bertsinoa, aprobak egitekoa dana) doban deskargetako aukerea emoten deusku.

Arriaga Antzokiak eta BBK-k lankidetza-hitzarmena sinatu dabe kultur programazino egonkorra eskaintzeko

Bizkaie! 2009-05-12 12:43

BBK eta Arriaga Antzokiari esker, Kale Nagusiko 19-21eko BBK Sala arte eszenikoei, jantzeari eta musikeari zuzendutako espazio barri bilakatuko da, eta, berenberegi, kontuan izango dira Euskadiko formatu txikiko eta ertaineko konpainiak eta jantza, musika eta forma eszeniko barrietako euskal profesionalak.

Zein hizkuntza hitz egiten dau komunikazino gizarteak?

Bizkaie! 2009-05-12 11:45

'Zein hizkuntza hitz egiten dau komunikazino gizarteak?' Galdera hori izango dau izenburutzat ikastaroak, eta 'Komunikazinoaren gizartea', 'aro globala', 'hedabideak', 'nortasunaren eraikuntza' eta 'hizkuntzen industria' lako hitz gakoen inguruan jardungo dau, soziolinguistikearen ikuspegitik.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Getxoko Andres Isasi Udal Musika Eskolako Bandeak Oskorri taldeagaz joko dau barikuan

Bizkaie! 2009-05-12 11:35   Musikea

Getxoko Andra Mari auzoko zaindari Isidro Deunaren egunagaz bat, eta auzo horretako jaietako egitarauaren barruan, Oskorri taldeak kontzertua eskainiko dau Getxoko Andres Isasi Udal Musika Eskolako Bandeagaz batera. Maiatzaren 15ean, emonaldia 20:00etan hasiko da kiroldegiko aparkalekuan, eta sarrerea dobakoa izango da.

Zorioneko krisia betirako geratuko ete da geure artean?

Markues 2009-05-11 18:05   Begi betegarri

IV. Mintza Eguna, mingaina jantzan jarten dogunon eguna

Bizkaie! 2009-05-11 15:39   Euskerea berbagai

Euskaldunon komunidadea zabaltzeko, euskerazko hartu-emon sareak sortuz euskaldunon hizkuntza komunidadea zabaltzeko asmoz, laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten, non eta Gasteizen, bagilaren 6an.

'Ziortzako Kontzertuak' zikloak maiatzeko azken hiru asteburuak alaituko ditu

Bizkaie! 2009-05-11 15:14   Musikea

Honezkero hogei edizinotan antxinako musikearen, eleiza-musikearen eta musika barrokoaren interprete ezagunenek parte hartu daben 'Ziortzako Kontzertuak' zikloak, beste urte batez, XXI. edizinoagaz, maiatzaren azken hiru astegoienak hartuko ditu Ziortzako kolegiatan eta Markina-Xemeineko Andra Mari eleizan.

Xabier de Felipe biolinista gaztearen aurkezpen Kontzertua asteon Bilbon

Bizkaie! 2009-05-11 15:04   Musikea

Juventudes Musicales de Bilbao erakundeak antolatuta, Xabier de Felipe bilbotarrak solista moduan egingo dauen lehen Errezitaldia, maiatzaren 13an, arratsaldeko 19:30etan izango da, Sociedad Bilbainako Musika Aretoan (Navarra Kalean) eta Bach, Schumann, Lutoslawski eta Debussyren obrak joko ditu.

'Terribly Happy' filmak irabazi dau FANT 2009ko pelikula onenaren saria

Bizkaie! 2009-05-11 11:25   Barriak

FANT jaialdiko epaimahaiak, pelikula independiente honen gidoia eta eszenaratze zehatza azpimarratu ditu, baita haren 'atmosferea, lehenego fotogramatik azkenerarte atrapetan zaituana'. Epaimahaiaren eretxiz, zine baltzaren bertsino klasikoa eta era berean barritzailea da, originala eta era berean genero fantastikoan modu ezinhobean kokatzen dana.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Klima aldaketeari buruzkoa da ZIO bildumearen 8. alea eta gaur, hilak 11, aurkeztuko dau EHUk

Bizkaie! 2009-05-11 10:59

EHUko iturriek adierazo dabenez, Amerikako Estadu Batuetako (AEB) Gobernuaren aholkulariak zirala hasi ziran alkarlanean, eta lankidetza horren emoitzea da liburu hau. Bertan klima aldaketeari buruzko eztabaida korapilatsuan erabilten diran argudio zientifiko eta politikoak argitzen saiatu dira.

Muted taldeak ez dau metala ahaztu hirugarren diskoan: 'Inox'

Bizkaie! 2009-05-08 15:42   Musikea

Orain dala sei urte Abadiñon sortutako taldeak Inox izeneko hirugarren diskoa kaleratu dau Muted-ek Baga-biga diskoetxearen eskutik. Metal estiloari melodia ganeratu eta erabateko indarra emoten deutse kantei, rap-ikutu eta, tartean, pop kutsuagaz be bai, jantzarako estiloak be nahastauta. 'Ahots melodikoei garrantzi handiagoa emotea erabagi dogu', dinoe taldekideek.

Larrabetzuko Literatura Eskolearen V. urteurrenagaz bat egingo dauen Literaldia antolatu dabe bagilerako

Bizkaie! 2009-05-08 12:27   Kulturea

Larrabetzuko Literatura Eskoleak 5 urte beteko ditu aurten. Urteotako lan hori jentartera zabaltzeko helburuagaz, literaturea aldarrikatuko dauen Euskal Herri mailako ekitaldi publikoa, Literaturia, antolatu dabe bagilaren 5etik 7ra.

Getxo bertsolari gazteen topagune

Bizkaie! 2009-05-08 12:16   Bertsolaritzea

Getxoko Bertsolari Gaztetxuen IX. Eguna maiatzaren 15ean ospatuko da, aurten, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, goizeko 10:30etan hasi eta 12:00ak bueltan amaituko dan ekitaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Emakumeen musikagintzea hurreratuko dau Getxora IX. Emakumeak Musikan jaialdiak

Bizkaie! 2009-05-08 11:50   Musikea

Emakumeak Musikan jaialdiaren bederatzigarren edizinoa gaur, hilak 8, hasiko da Getxon (Bizkaia). Emakumeen musikagintzea bultzatzea helburu dauen ekimenak hiru saio eskainiko ditu domekara arte Areetako Andres Isasi musika eskolan. Kontzertuetan hainbat estilo eta garaitako piezak entzun ahal izango dira, guztiak emakumek idatzitakoak.

Udabarriko XXV. Bertso Saioak Santutxun

Bizkaie! 2009-05-07 18:40   Bertsolaritzea

Santutxuko Bertso Eskoleak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen daben jaialdi honetan, ohiko hiru erakustaldi eta bertsolarien bat-bateko jardunaz gan, musikea eta film laburrak buztartuko dituan beste ekitaldi bat be ikusi ahal izango dira.

Sano pozik Pou anaiak Chañi Chicotik bueltan

Bizkaie! 2009-05-07 15:43

Hilebete eta zazpi eguneko jardunean, lau bide barri zabaldu ditu Chañi Chicora Euskaltel Ezpedinoak

Espedizinokideen esanetan, 'orain arteko espedizinorik onena, ikusgarriena izan da Chañi Chicora Euskaltel Espedizinoa'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko 21 museok bisita gidatuen 'Museoak barrutik' programan hartuko dabe parte

Bizkaie! 2009-05-07 12:03   Kulturea

BFAko Gizarte Ekintza Sailak hitzarmena sinatu dau lurraldeko 21 museogaz (igaz baino hiru gehiagogaz), 'Museoak barrutik' kanpainearen barruan bisita gidatuak egin eta hainbat lantegitan parte hartzeko.

'Rock Terapia', Lor bizkaitarren lan barria plazan

z 2009-05-07 11:33   Musikea

Elorrioko Lor hirukoteak estudioko hirugarren lan barria aurkeztu dau 'Rock Terapia' Atxeh Independent Records diskoetxearen eskutik.

Magiaren V. Topaketak Bilbon, maiatzaren 7tik 10era

Bizkaie! 2009-05-06 18:50

Bosgarren urtez jarraian, Bizkaiko uriburuko 3. barrutia lau egunez prestidigitazinoaren maitaleentzat esparru pribilegiatua bihurtuko da bertan Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dituan Magia Topaketei esker.

»» Ikusi argazki guztiak (4)