Dustin Hoffman, bosgarren Donostia Saria
2012-09-07 15:48 BarriakDonostiako 60. Zinemaldia hasteko gero eta gitxiago falta danean, gaur jakinarazo dabe Dustin Hoffman aktore estadubatuarrak bosgarren Donostia saria jasoko dauela, aurtengo edizinoan, John Travoltak, Tommy Lee Jonesek, Oliver Stonek eta Ewan McGregorrek be jasoko dabelako.
Donostiako 60. Zinemaldia hasteko gero eta gitxiago falta danean, gaur jakinarazo dabe Dustin Hoffman aktore estadubatuarrak bosgarren Donostia saria jasoko dauela, aurtengo edizinoan, John Travoltak, Tommy Lee Jonesek, Oliver Stonek eta Ewan McGregorrek be jasoko dabelako.
Dustin Hoffman aktoreak zuzendutako lehenengo lanak, Quartet filmak zarratuko dau Zinemaldia eta zarratze ekitaldi horretan jasoko dau saria, irailaren 29an.
Dustin Hoffman Los Angelesen jaio zan. Aktore izateko ikasketak egin zituan Los Angeleseko Kontserbatorioan eta Pasadena Playhousen eta, ondoren, baita New Yorkeko Actor´s Studio ospetsuan be. Publizidadearen munduan lehen pausuak emon ostean, Off-Broadway antzokian hasi zan lanean, eta, ondoren, baita telesailetan be. Zineman 1967an egin eban debuta, The Tiger Makes Out filmagaz. Gainera, urte horretan bertan izar bihurtu zan AEBetako zinema modernoaren film adierazgarrienetako bateko protagonistearena egiteagaitik: Mike Nicholsek zuzendutako The Graduate filmeko protagonistearena, hain zuzen. Aktore onenaren Oscar sarirako izentau eben, eta Hollywoodeko ateak edegi eutsiezan. Barriro be izentau eben Oscar saria eskuratzeko, beste antzezpen ahaztezin bategaz: John Schlesinger zuzendariaren Midnight Cowboy (1969) filmeko Ratso Rizzo antzezteagaitik. Hurrengo urteetan, film ospetsuetan egin eban lan: Arthur Pennen Little Big Man (1970), Sam Peckinpahen Straw Dogs (1971), Franklin J. Schaffneren Papillon (P1973), Bob Fosseren Lenny (1974) -Oscar sarirako beste izendapen bat lortu eban-, Alan J. Pakularen All the President´s Men (1976) edota John Schlesingeren Marathon Man (1976).
Lehenengo Oscar saria 1980an irabazi eban, Kramer vs. Kramer (1979) filman egindako lanagaitik. Era berean, Sidney Pollack zuzendariaren lanik ezagunetako batean (Tootsie, 1982) egindako lanagaitik barriro izentau eben. 1989an, bigarren Oscar saria jaso eban bere ibilbide profesionaleko beste lan arrakastatsuenetako bati esker: Barry Levinsonek zuzendutako Rain Man (1988) filmari esker, hain zuzen. Beste behin be izentau eben Robert de Nirogaz batera egin eban Levinsonen Wag the Dog (1997) filman egindako lanagaitik.
Bestalde, Emmy sari bat be emon deutsie AEBetako antzerkigintzako pertsonaia handienetako bat telebistara eroategaitik: Willy Loman, Volker Schlondorffek zuzendutako Death of a Salesman (1985) telebistarako filman. Bost Urrezko Globo (The Graduate, Kramer vs. Kramer, Tootsie, Death of a Salesman eta Rain Man) eta bere ibilbide osoari emondako Cecil B. De Mille saria be irabazi ditu. Antzezpenei esker jaso dituan sari ugariez gan, bere ibilbideagaitik ohorezko sariak be emon deutsiez: Berlineko zinema-jaialdiko Urrezko Hartza, Veneziako zinema-jaialdiko Urrezko Lehoia, Cesar saria eta Hollywood Film Festival jaialdiko eta American Film Institute erakundearen Life Achievement sariak.
Hoffmanek zuzendari garrantzitsuakaz egin dau lan bere ibilbide luzean: Steven Spielbergegaz Hook (1991) filman, Robert Bentonegaz Billy Bathgate (1991) lanean, Stephen Frearsegaz Hero (1992) pelikulan, Wolfgang Petersenegaz Outbreak (1995) obran, Costa-Gavrasegaz Mad City (1997) filman, edota Barry Levinsonegaz Sleepers (1996) eta Sphere (1998) pelikuletan. Finding Neverland (2004), I Heart Huckabees (2004), Meet the Fockers (2004), Perfume: The Story of a Murderer (2006), Mr. Magorium´s Wonder Emporium (2007) edota Little Fockers (2010) dira zinemarako egin dituan azken lanetako batzuk. Ganera, animazinozko hainbat filmetan ahotsa jarri dau: Kung Fu Panda (2008) -interpretazino onenaren Annie saria jaso eban-, The Tale of Despereaux (2008) edota Kung Fu Panda 2 (2011).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!