Kepa Junkera Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz grabetan dago egunotan

Bizkaie! 2011-08-18 10:54   Musikea

Proiektua handigurakoa da, izan be, disko sinfonikoa grabeteaz gan, 2012ko martian egingo dan KlasikAt zikloaren barruko kontzertuak preparetan dabilz. Lehenengo aldia da Junkerak orkestra sinfoniko bategaz grabetan dauena.

Pennywise punkyak Simple Plan taldearen ordez Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2011-08-18 10:35   Musikea

Botika Zaharra punk mobimentuko talde nagusienetarikoaren soinuez blai izango dogu datorren domekan, hilaren 21ean, izan be, Pennywise banda estadubatuarra iragarri dabe antolatzaileek. Los Angeleseko kostaldeko Hermosa Beach urian 1988an sortutako taldea Simple Plan taldearen ordezkoa izango da.

Santa Elena egunean, sarrerea doban Bilboko Arkeologi Museoan

Bizkaie! 2011-08-17 15:49   kulturbiz

Abuztuaren 18an, arkeologoen patroia dan Santa Elena egunean, Bilboko Arkeologi Museoan doban izango da sarrerea. Museoko arduradunek jakinarazo dabenez, publikoarentzat bisita gidatu bi izango dira

»» Ikusi argazki guztiak (3)

EHGAMen XX. kanpaldia irailaren 8tik 11ra

Bizkaie! 2011-08-17 15:29

Azken urteotako ohitureari jarraituz, Euskal Herrriko Gay-Les Askapen Mugimenduak (EHGAM) antolatua, Azkoitiko Kukuherri aterpetxean 20. Gay-les-trans kanpaldia egingo da datorren irailaren 8tik 11ra.

Kale antzerkia Bilbon genero indarkeriaren kontra eta hartu-emon seguruen alde

Bizkaie! 2011-08-17 14:43

Herritarrei eraso sexistarik bako jaien mezua helarazoteko eta tratu egokiko hartu-emonak sustatzeko, Aste Nagusi honetan Eginagatik distira, denak MAITASUN ez dira / No es AMOR todo lo que reluce antzerki-lana jarriko da martxan.

Jackson Brownek Jabier Muguruzaren disko barrian parte hartu dau

Bizkaie! 2011-08-17 11:51   Musikea

Bikote bat izenburuko diskoa, Jabier Muguruzaren 11. diskoa, Resistencia diskoetxeak kaleratuko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urko Menaia Ipar Amerikan eta Kanadan dabil kontzertuak emoten

Bizkaie! 2011-08-16 15:52   Musikea

Datozen egunotan, beste hiru hitzordu izango ditu Urko Menaiak: abuztuaren 20an, Coloradon, Denverreko Euskal Etxean; abuztuaren 25ean, New Yorken, Brooklyn-eko Euskal Etxean; eta azkena, abuztuaren 27an, Newport-en, Rhode Island Basque Club zentroan.

Aita Santua Gazteriaren Nazinoarteko Jardunaldietara datorrela eta, % 80ko deskontuak metroan erromesentzat. Ganerakoentzat ez dago ezer igoera basatiak baino?

Angel Dominguez 2011-08-16 15:32   Begi betegarri

'Arriya' filma hilaren 26an estreinauko dabe zine-aretoetan

Bizkaie! 2011-08-16 14:00   Barriak

Hiru hizkuntzatan eginda (euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez), film berezi honek Txekiar Errepublikako Karlovy Vary (Lehiaketatik kanpoko Sekzino Ofizialean) eta Malagako Zine Jaialdietan hartu dau parte. Azken horreetan 5 sari eskuratu zituan.

Pakea Bizkaia etxerako bidean

Bizkaie! 2011-08-16 12:06

Pakea Bizkaia belaontzia Placentia herrian egon zan joan zan astean Sabino Lauzurika ikertzaileak orain dala urte batzuk hasitako hartu-emonak indartzeko asmoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kirmen Uribe: 'Bilbok izaera ausarta dauka, modernoa eta zabala'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-08-16 11:13   Barriketan

Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Nestor Basterretxearen obra zabala ikusgai dago Boinas La Encartada museoan

Bizkaie! 2011-08-12 15:19   Kulturea

Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924) artistearen lanen aukeraketea ikusgai ipini dabe Boinas La Encartada museoan, Identitate artistikoak izenburupean. Eskulturak, marrazkiak, pinturak eta ikus-entzunezko materiala jaso dabe Balmasedako museoan. Artista bermeotarraren ibilbidearen ikuspegi orokorra izateko aukera ederra da hau erakusketea.

Glenn Close aktore ezagunak jasoko dau Zinemaldiko Donostia Saria

Bizkaie! 2011-08-12 14:25   Barriak

Glenn Close aktore ezagunak jasoko dau aurtengo Zinemaldiko Donostia Saria. Ekitaldia irailaren 18an izango da, 21:30ean, Kursaalean. Saria batzeaz gan, aktore estadubatuarrak Rodrigo Garciak zuzendutako Albert Nobbs filma aurkeztuko dau. Close ibilbide luzeko aktorea da. George Roy Hillen The World According to Garp izan zan bere lehenengo lana.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aizkolari, trontzalari eta maratoilarien desafioak, Erandio Goikoa auzoko jaietan

Bizkaie! 2011-08-12 12:07

Erandio Goikoan Andra Mari jaiak ospatuko ditue abuztuaren 14an eta 15ean. Beste urte batzuetan lez, nekazaritza azokea, euskal jantzak eta musikea egongo dira, baina aurton maratoilari, aizkolari eta trontzalarien desafioa egongo da.

Euskal folkaz, kirolaz eta gastronomiaz gozetako egitarau ederra, Bilboko Aste Nagusian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-08-11 15:49   kulturbiz

Euskal Herriko folkak, kirolak eta gastronomiak leku berezia izango dabe aurten be Bilboko Aste Nagusian. Ehun ekitalditik gora antolatu ditue. Jaietako Saileko Itziar Urtasunek prentsaurrekoan nabarmendu dauenez, Bilboko Aste Nagusia gure folklore eta kirolaren erakusleiho garrantzitsuenekoa izango da aurten bere.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Vera' pelikulearen udako grabazinoa laster amaituko dabe Erronkarin eta Zaraitzun

Bizkaie! 2011-08-11 12:07   Barriak

Garagarrilaren 4an hasi eban Iban Aiestak Vera pelikulearen grabazinoa, eta taldeak laster amaituko ditu udako lanak. Trankil dabilz beharrean, estutu barik, Erronkarin eta Zaraitzun, zuzendariak berak adierazo dauenez. Filmak trashumantzian dabilen artzain baten historia kontetan dau, eta naturea bera da protagonista nagusienetakoa.

Orain dala 25.000 urteko zintzilikarioa topau dabe Irikaitzeko aztarnategian

Bizkaie! 2011-08-11 11:14

Orain dala 25.000 urteko zitzilikario bat topau barri dabe Aranzadi Zientzia alkarteko arkeologoek Zestoako Irikaitzeko aztarnategian. Iberiar peninsulan sekula koba batetik kanpo, aire librean, agertu dan zaharrena da berau. Goi Paleolitiko Gravette sasoikoa da, hain zuzen be. Luzitazko errekarri mehe landua da, hamar zentimetro ingurukoa luzeran, eta laukoa zabaleran; zulotxu bat dauka, kordeltxu bategaz-edo dingilizka eroateko.

'La Chanson de Roland' pelikulea euskeraz estreinauko da Donostian

Bizkaie! 2011-08-10 15:45   Barriak

Barikuan, abuztuaren 12an, euskeraz estreinauko dabe 778 La Chanson de Roland pelikulea. Olivier Van der Zee (Amsterdam, 1969) zinemagilearen lanaren lehenengo emonaldia Donostiako Principe aretoan izango da; ostean, hilaren 19an, Bilbon eta Gasteizen estreinauko dabe.

Zugarramurdiko sorginen akelarreak ezagutzeko bisita antzeztuak

Bizkaie! 2011-08-10 14:42   Kulturea

Iluntzean, sorgin bi akelarrera doaz. Helduenak, esperientzia handikoa, loba gaztearen zalantzak argitzen ditu. Emakumeon alkarrizketearen bitartez, Zugarramurdiko misterio guztiak entzungo ditue bisitariek, ordu eta erdiko ibilbidean. Ilargi betea, sorgiñen larrea izenburupean, Zugarramurdiko Udalak bisita antzeztuak antolatu ditu uda honetarako. Hurrengo bisitea barikuan izango da, abuztuaren 12an, 19:30ean.

Martin Scorsesek George Harrison musikariari buruzko filma estreinauko dau Zinemaldian

Bizkaie! 2011-08-10 13:55   Barriak

Martin Scorsese zinemagile estatubatuarrak Donostiako Zinemaldian egingo dau George Harrison: Living In The Material World lan barriaren Europako estreinaldia. The Beatles taldeko kideari buruzko film dokumentala Zabaltegi-Bereziak sailaren barruan erakutsiko dabe, lehiaketatik kanpo. Beste hamar behar batu ditue aitatutako sailean.