Getxoko 26. Habanera Jaialdiak hiru talde batuko ditu barikutik domekara bitartean
2012-09-14 11:30 MusikeaJaialdiaren azken egunean, domekan, Oihartzuna Muskizko abesbatzak kantauko dau. Ahots mistoen talde honek 11 soprano, 10 kontralto, 9 tenore eta 7 baxu ditu, Jose Luis Garciaren zuzendaritzapean. Errepertorio zabala eta anitza dauka, euskal abesbatza musikea, habanerak, herrialde desbardinetako folklorea eta eleiz polifonia eta polifonia profanoa gehienbat. Oraingoz, disko bi kaleratu ditu taldeak: Muskiz abesten eta Nire bizitza abesten.
Habanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon barikutik domekara bitartean, Habanera Jaialdiaren 26. edizinoagaz. Hiru egunez, Vuelta Abajo talde asturiarra, Morralla boskote bartzelonarra eta Oihartzuna abesbatza muskiztarra jardungo dira Areetako Geltokia plazan. Saio guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da. Horrezaz gan, jaialdiaren inguruan itsasoko produktuen azokea egongo da, antolakuntzeak jakinarazo dauenez.
Jaialdiaren lehenengo saioan, bariku honetan, hilak 14, Oviedoko Vuelta Abajoren txandea izango da. Gizonezko 32 ahotsek osotzen dabe taldea, eta harizko musika-tresnek lagunduta abestuko dabe. 2001ean sortu zan, bere kideetako batzuk musika zaletasuna gauzatzeko asmoz. Kubako son dalakoan, boleroetan eta folklore hegoamerikarrean oinarritzen da euren musikea. Orain arte, taldeak hiru disko kaleratu ditu; azkena Oviedoko Filarmónica Antzerkian grabau dabe zuzenean, taldearen hamargarren urteurrena dala eta.
Zapatuan, hilak 15, Grup Morralla boskote bartzelonarrak kantauko dau. Taldeak habanerak kantetan ditu, batez be, baina baita boleroak, itsas balsak, sardanak eta beste kanta tradizional batzuk be. 2002an egin eban debuta Morrallak eta, ordutik, etenbarik jardun da emonaldiak eskaintzen. 2003an argitaratu eban bere lehen diskoa, Morralla a dojo izenburupean.
Jaialdiaren azken egunean, domekan, Oihartzuna Muskizko abesbatzak kantauko dau Getxon. Ahots mistoen talde honek hamaika soprano, hamar kontralto, bederatzi tenore eta zazpi baxu ditu, Jose Luis Garciaren zuzendaritzapean. Errepertorio zabala eta anitza dauka, euskal abesbatza musikea, habanerak, herrialde desbardinetako folklorea eta eleiz polifonia eta polifonia profanoa gehienbat. Gaur egun arte, disko bi kaleratu ditu taldeak: "Muskiz abesten" eta "Nire bizitza abesten".
Azkenik, kontzertuakaz batera, aurten bisitariek Itsas Azokea be izango dabe, eta, besteak beste, Algortako Geltokia plazan itsaskiak, makailaoa eta kontserbak erosi ahal izango dira. Azokearen ordutegia 17:00etatik 22:00etara izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!