Gorbeia eskuko telefonoan zehaztasun guztiakaz

Bizkaie! 2012-09-14 14:00

Hiru dimensinoko mendi-mapak Androidetan konsultetako aplikazinoa garatu dau Informatikako ikasle batek; Maria Teresa Ruiz Monzónek (Gasteiz, 1988) patrikeran Gorbeia daroala esan daiteke. Mendi horren aldatzak eta gorabeherak errealismo handiz agiri dira UPV/EHUn Informatika ikasketak amaitu barri dituan ikasle honen eskuko telefonoan.

Hiru dimensinoko mendi-mapak Androidetan konsultetako aplikazinoa garatu dau Informatikako ikasle batek; Maria Teresa Ruiz Monzónek (Gasteiz, 1988) patrikeran Gorbeia daroala esan daiteke. Mendi horren aldatzak eta gorabeherak errealismo handiz agiri dira UPV/EHUn Informatika ikasketak amaitu barri dituan ikasle honen eskuko telefonoan. Horixe izan dau karrera-amaierako proiektua: Android sistemadun smartphoneetan hiru dimensinoko geolokalizazinoa erabili ahal izateko aplikazinoa garatzea. Google Earth-en antzekoa da, baina asmo zehatzagoa dauka, azaldu dau berak. Izan be, mendizaleentzat pentsauta dago, mendian lainoa sartu ezkero bidea topetako kapaz izan daitezan, telefonoaren pantailari begiratuta. Dana lausotuta agiri danean, mapa arruntek nekez lagundu leikie nork bere burua kokatzen, ez eta troka batera gehiegi hurreratzen eta gagozan jakiten be. Beharrizan horreek asebeteten ditu hiru dimensinoko aplikazino honek.

Askotariko ezagutzak, sistemak eta datuak batu behar izan ditu Ruizek proiektua egiteko. Android sistemea ondo menperatzeaz gan, haregaz batera erabilteko moduko programa batzuk txertatu behar izan ditu, besteak beste, OpenGL ES grafikoen programazinorako interfazea, LaTeX testuen konposizinorako sistemea eta Shapefile geodatuen artxiboetarako formatua. Bestalde, bideojokoetan oinarritu da hiru dimensinoko lurrazalak marrazteko, eta Eusko Jaurlaritzearen www.geoeuskadi.net webgunetik hartu ditu erliebedun mapak eta EAEko ganerako datu geografikoak. Baina, mapa guztiak zehetasun handiz batu ez eze, erabiltzailea non dagoan eta horrenbestez zer mapa erakutsi behar deutson jakin be egin behar dau aplikazinoak. Smartphoneek izaten daben iparrorratz elektronikoa erabili dau informatikariak horretarako: Iparrorratza kamera moduan erabilten dot. Telefonoa nora begira dagoan atzemoten dot, eta zati horretan dagoan lurrazala marrazten deutsat, hor zer dagoan ikusteko.

Lurrazala sortzea, informazino guztia kudeatzea, kokapena atzemotea eta horren araberako fitxategiak deskargetan asmatzea… Lan hori guztia ez da bape erraza izan, Ruizen arabera. Halan da be, eskuko telefonoetako memoriak dituan mugakaz izan ditu zailtasun handienak: Informazino asko kudeatu behar da, eta hori guztia eskuko telefon baten memoria-mugen barruan sartzea izan da gatxena.


Internet barik be bai

Geolokalizazino-konsultak egiteko, jakina, Interneten beharra dauka tresna honek, eta sare bidez holako fitxategi mardulak deskargeteak (zenbait mega izaten ditue) luze jo leike. Holakoetan aplikazinoak huts egin ez daian, mekanismo bat garatzen ibili da Ruiz; hobetu beharra dauka oraindino, baina bide onetik doa. Deskargak beste plano batean egiten dira, aplikazinoak martxan jarraitu daian, nahiz eta oraindino fitxategi guztiak ez izan. Deskargetan dagoan bitartean eskuko telefonoa erabilten jarraitu ahal izatea da asmoa, azaldu dau.

Dana dala, kontuan izan behar da eskuko telefonoak sarri geratzen dirala estaldurarik barik mendian, eta holakoetan ezin Internet erabili. Hain zuzen be, sarerik barik funtzionetako aukerea be badauka Ruizen aplikazinoak; hori bai, horretarako, etxeko lanak aurrez egin behar dira: Fitxategiak aurrez zure etxean eta txartel batean deskargetan badozuz, egin daiteke.

Karrera-amaierako proiektua defendiduta, Informatikako ikasketak amaitu ditu Ruizek, baina berak sortutako aplikazinoa garatzen jarraitzeko asmoa dauka oraindino be. Gitxieneko hobekuntza batzuk egin behar jakoz, baina uste dut badagoala merkaturatzeko aukerea. Oraindino ez dakit saldu egingo dodan, edo kodea askatu… Baina badagoz aukerak. Ikusiko dot, esan du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu