Bilboko 'Zirkuitua'-k hiru antzezlan eskainiko ditu gaur, urteko lehenengo seihilekoko eskaintzeari amaierea emonaz

Bizkaie! 2009-05-28 14:08   Kulturea

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak arte eszenikoen esparruan tokiko antzerki taldeen jarduerea sustatzeko antolatzen dauen 'Zirkuitua' zikloaren bederatzigarren edizinoak gaur, hilak 28, amaituko dau urteko lehenengo seihilekoaren programazinoa, San Frantzisko, Otxarkoaga eta Iturrigorri-Peñascal udaltegietan eskainiko dituan hiru antzezlanakaz.

Portugaletek 'Pakea Bizkaia, errealidade egindako ames bat' jardunaldiak dakarz

Bizkaie! 2009-05-28 12:03

'Pakea Bizkaia, errealidade egindako ames bat' jardunaldien eszenatoki izango da Portugalete hurrengo asteetan zehar. Unai basurko eta Angel Anerok, Portugaleteko Udaleko kirol zinegotziak, bariku honetan, maiatzak 29, Unai Basurkok Santa Klara Kultur Gunean eskainiko dauen berbaldiagaz hasiko diran ekitaldi guztiak aurkeztu ditue prentsaurrekoan.

Getxoko Udalak jarritako trafiko-isunak Internet bidez pagau daitekez

Bizkaie! 2009-05-28 11:25

Getxoko Udalak trafiko-isunak Internet bidez pagetako modu barria preparau dau herritarrentzat, www.getxo.net webgunearen bitartez zergadunei zergak ordaintzea ahalbidetzen deutsen sistemeagaz bat eginez.

UEUk 38 ikastaro eskainiko ditu aurten 'Jantzi' lemapean

Bizkaie! 2009-05-27 18:35

Danetara, 38 ikastaro eskainiko ditue Eibarren, Baionan eta Iruñean, hain zuzen be. Eibarren bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra eta garagarrilaren 13tik 17ra; Baionan, barriz, garagrrilaren 6tik 10era; eta, azkenik, Iruñean garagarrilaren 20tik 24ra bitartean. Matrikulazino epea bagilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Amorebieta-Etxanoko Udalak hasierea emon deutso XI. Santiago Onaindia Bekan parte hartzeko epeari

Bizkaie! 2009-05-27 17:58   Kulturea

Santiago Onaindia idazlearen omenez, euskal literaturearen alorreko ikerketa-lanak sustatzea da urte birik behin deitzen dan beka honen helburua. Aurtengo edizinoa, gainera, berezia dala esan daiteke, idazlearen jaiotzearen ehungarren urteurrena beteko dalako 2009an.

Josetxo Goia-Aribek 'Jamalandruki Orkestra' izeneko diskoa kaleratu dau

Saioa Torre Gereketa 2009-05-27 15:24   Musikea

Merkaduan bost disko ditu eta seigarrena aurkeztera etorri da gaur Bilbora Josetxo Goia-Aribe nafarra. 'Jamalandruki Orkestra' izenburupean, 'orain arte landu izan dodan kontrabajua, pianoa eta inprobisazinoa hirukotea albo batera itxi eta disko honetan beste joera bat entzungo dozue', azaldu dau musikariak.

Domekan, danok Galdakaora, 'Gerizpetik Eguzki Begire!

Saioa Torre Gereketa 2009-05-27 14:53   Euskerea berbagai

Domeka honetako, maiatzak 31, jai handiaren aurkezpena egin dabe gaur Bilboko Kafe Antzokian. Urtero legez, aurten be omenaldi txikia egongo da Ibilaldian. Oraingoan, sukaldaritza arloa izango da gogoan eta, bertan izango dira, besteak beste, Eneko Atxa, Javi Gartzia, Martin Berasategi, Aitor Elizegi eta Mikel Garaizabal. Ekitaldia goizeko 11:30ean izango da Gandasegi aretoan.

Joseba Lakarra euskaltzain osoaren sarrera ekitaldia Arratzun

Bizkaie! 2009-05-27 14:30   Euskerea berbagai

Maiatzaren 30ean, zapatuan, Joseba Lakarra euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Arratzun (Bizkaia), San Tomas eleizan, goizeko 10:30etan.

'Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi' liburua aurkeztu dau Iñaki Camino donostiarrak

z 2009-05-27 12:00   Euskerea berbagai

Eremu dialektalak zelan sortzen diran jakin ahal izango dau lan honen bidez irakurleak, zein eremu dialektal mueta dagozan, zer dan zehatz dialekto bat, zelan finkatzen diran dialekto baten muga geografikoak, zelan jokatzen dauen hizkuntzalariak dialektoaren ezaugarri bereziak erabilten...

Jet Lag Bio, 'Bilbao Urban Expressions' edo uri kulturan oinarritutako jaialdia

Bizkaie! 2009-05-27 11:49

Bilbon, bigarrenez egingo da aurten Jet Lag Bio jaialdia, urriaren 1etik 4ra bitartean. Jaialdia Bilboko Udaleko Enplegua, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen dau, eta Bilboko, Berlineko, Dakarreko, Medellineko, San Frantziskoko eta Shanghaiko gazteriaren uri kulturan oinarrituta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusko Jaurlaritzeak ondare kultural izentau dau Plentziako urigune historikoa

Bizkaie! 2009-05-27 11:26

Kultura Sailaren proposamena aintzat harturik, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak ondasun kultural izentau dau Plentziako (Bizkaia) urigune historikoa, monumentu multzo izentatuz. Izentapen honen helburua, Plentziaren kasuan, uriguneak gaur egun dauen antolaketa eta eraketea babestea da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Mondragon Unibersidadeak eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Executive MBA Masterra abiarazoko dabe

Bizkaie! 2009-05-26 15:21

Masterraren helburua profesionalen gaitasunak garatzea da, 'enpresa-kudeaketea eraginkorragoa' izan daiten. Horrezaz gan, gaur egungo krisi ekonomikoari aurre egiteko tresnak be emongo jakez bestelako ikuspegiak eta ezagutzak landuz. Laburbilduz, profesionalen artean barrikuntzea eta ekintzailetzea sustatzea da helburua.

Euskerearen Erakunde Publikoak eta EiTBk lankidetza hitzarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2009-05-26 14:51   Euskerea berbagai

Itun horregaz, alde biek EiTBko euskerazko komunikabideak Ipar Euskal Herrian era digitalean entzun eta ikus daitezan ahalbidetzeko konpromisoa hartuko dabe. Holan, ETB-1 eta ETB-3 telebistak, eta Euskadi Irratia eta Gaztea irratiak formato digitalean Iparraldean hedatzen ahaleginduko dira.

Mutrikun izango da Spraikada'09, Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketea

Bizkaie! 2009-05-26 14:17

Spraikada hitzordu klasiko bilakatu da dagoeneko euskal graffitigile eta zaletuen artean. Era berean, euskal graffitigintzearen harrobiaren erakusleiho parebakoa be bada Spraikada. Mutrikun izango da aurten buruz burukoa, garagarrilaren 18an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Vicente Vide Rodriguez da Deustuko Unibersidadeko Teologia Fakultadeko dekano barria

Bizkaie! 2009-05-26 11:02

Vicente Vide Teologia Sistematikoko doktorea da eta gai honeek jorratu ditu bere ikerlanetan: X. Zubiriren obrea, pragmatika linguistikoa, askapenaren etikea zein Erlijinoaren Filosofia eta Oinarrizko Teologiako beste gai batzuk.

Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak egitaraua potoloa preparau dau denporaldi barrirako

Bizkaie! 2009-05-26 10:51   Musikea

Datorren irailetik aurrera 58. Opera denporaldiari ekingo deutso Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE). Eskaintza liriko anitza eta kalidadeduna eskainiko dabe, hain zuzen be, bi estreinaldi, lau errepertorioko obra eta ezohiko lan bat programauko ditue. Egitarau horrek bi koprodukzino eta hamazazpi kantariren debuta ekarriko ditu Bilbora.

Lekeitioko Udalak irailaren 5etik 6ra aldatu dau Antzar Eguna seguridade arazoakaitik

Bizkaie! 2009-05-25 18:27

Lekeitioko Udalak gaur jakinarazo dau Antzar Eguneko jaiagaz zerikusia daukien eragile guztien eretxia jaso dauela eta danek emon deutsiela oneretxia Udalak hartutako erabagiari. Ondokoak izan dira aitatu eragileak: Antzar Batzordea, Jai Batzordea, Udaleko Kultur Batzordea, Udaltzaingoa, Gurutze Gorria, Bizkaibus, Ertzaintza eta herriko tabernariak.

Ondarroako Musika Eskoleak Udaleku musikalak eskainiko ditu uda honetan

Bizkaie! 2009-05-25 17:47   Musikea

Pedro Mari Unanue Musika Eskoleak Udaleku Musikaletan ikasle moduan parte hartzeko matrikulazino epea zabaldu dau. Bagilaren 1etik 19ra bitartean emon ahal izango da izena eta ikasle bakotxak 115 euro pagau beharko ditu. Garagarrilaren 6tik 17ra bitartean egingo dira eta 4 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta dagoz.

Getxoko Eskulangintza Azokeak mundu mailako 115 artisau batuko ditu bagilaren 5etik 7ra

Bizkaie! 2009-05-25 15:21

Euskal Autonomia Erkidegoan artisau gehien batzen dituan azokan, 97 artisau Areetako Geltoki plazan egongo dira, zuzeneko erakustaldiak egingo dituen lau parte-hartzaileak be leku berean egongo dira eta ganerako 14 artisauak, arlo gastronomikokoak, Ibaiondo kalean jarriko diran saltokietan egongo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)