Euskal Herriko Gazte Orkestreak 'Petrushka' interpretauko dau asteon Gasteizen, Donostian eta Bilbon

Bizkaie! 2012-07-23 18:24   Musikea

EGO Euskal Herriko Gazte Orkestreak Gasteizen hasiko dau garagarrilaren 23an udako birea, Igor Stravinskiyren Petrushka balleta interpretatuz. Donostian eta Bilbon be emongo ditue kontzertuak asteon.

EGO Euskal Herriko Gazte Orkestreak Gasteizen hasiko dau garagarrilaren 23an udako birea, Igor Stravinskiyren Petrushka balleta interpretatuz. Kontzertua 20:30ean izango da, Printzipal Antzokian.

Euskal Herriko Gazte Orkestreak EAEko hiru uriburuetan eskainiko ditu emonaldiak, eta 2012 Bakearen eta Askatasunen Kulturen Urtea ekimenaren barruko jarduerekaz bat egingo dau, bakearen sinbolo unibersala dan Pau Casalsen Cant dels ocels joz, EGOko iturriek jakinarazo dabenez.

Juanjo Ocon donostiarrak zuzenduko dau EGO Gasteizen, martitzenean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan, Donostian, eta eguaztenean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Donostiako eta Bilboko kontzertuak 20:00etan hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu