Marijaia abuztuaren 18an Google bilatzailearen azalean ipinteko proposamena egin dabe

Bizkaie! 2012-07-20 13:33

Bilboko Udaleko Jaietako Sailak gutun bat bialdu deutso Gooogle bilatzaileari, abuztuaren 18an, Aste Nagusiaren txupinazoaren egunean, Marijaia bere hasierako orrialdearen irudia izatea eskatuz.

Bilboko Udaleko Jaietako Sailak gutun bat bialdu deutso Gooogle bilatzaileari, abuztuaren 18an, Aste Nagusiaren txupinazoaren egunean, Marijaia bere hasierako orrialdearen irudia izatea eskatuz. Karteagaz batera, doodle eredu bat bialdu dabe bilatzailearen dekorazino aldaketez arduratzen dan sailera.

Bilboko Udaletik adierazo dabenez, orain Aste Nagusiaren jarraitzaileei jagoke hautagaitzea bultzatzea, ondoko helbidera idatzi besterik ez da egin behar: proposals@google.com. Sostengu nahikoa lortu ezkero, gure jaietako erregina etxe guztietako ordenagailuetan egun batez ikusteko aukerea izango dogu, Bilboko Udaleko iturriek adierazo dabenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu