UPV/EHUk eskainitako plazen % 88,46 bete ditu matrikulearen lehen astean

Bizkaie! 2012-07-24 11:25

UPV/EHUk 2012-2013an ikasle barriak matrikuletako egin behar dituan sei deialdietatik lehenengoan, eskainitako 8.792 plazen % 88,46 bete dira, hau da, matrikulearen lehen astean, garagarrilaren 16tik 20ra bitartean, 7.338 ikasle matrikulau dira unibersidadeak eskaintzen dituan 68 graduetako lehenengo mailan.

Matrikulearen lehen epe honetan plaza guztiak bete dira gradu honeetan: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan (gitxieneko notea: 9,720); Ingurumen Injinerutzan (gitxieneko notea: 8,630); Bilboko Irakasleen Unibersidade Eskolako Haur Hezkuntzan (gitxieneko notea: 8,300); Ingeles Ikasketetan (gitxieneko notea: 7,030); eta Historian (gitxieneko notea: 6,089). Beste hamar titulazinok eskainitako plazak beste ikasle daukiez, baina ezin dira zarratu, oraindik plaza guztiak bete ez dituen beste titulazino batzuen itxaron zerrendan dagozalako, eta, beraz, hurrengo deialdietan aldaketak egon daitekez.

Kontuyak kontu, matrikulearen bigarren epea atzo, garagarrilak 23, eta gaur izango da; hirugarrena garagarrilaren 26an egingo da; laugarrena, irailaren 3 eta 4an; bosgarrena, irailaren 14an, eta seigarrena eta azkena, irailaren 24an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu