Kultura sailburuorde Antonio Riverak inaugurau dau Urdaibain arte garaikideko ‘Zentzua eta iraunkortasuna’ erakusketea

Bizkaie! 2012-07-20 15:42   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Antonio Riverak gaur goizean inaugurau dau, ekimena hartzen daben herrietako zenbait udal-ordezkarigaz batera, arte garaikideko Zentzua eta iraunkortasuna erakusketea, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren zenbait kokalekutan garagarrilaren 21etik irailaren 23ra arteikusgai egongo dan erakusketea.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Antonio Riverak gaur goizean inaugurau dau, ekimena hartzen daben herrietako zenbait udal-ordezkarigaz batera, arte garaikideko Zentzua eta iraunkortasuna erakusketea, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren zenbait kokalekutan ikusgai egongo dan erakusketea. Munduko gaur egungo artista ospetsuenen arteko 10ek parte hartu dabe proiektuan, eta horreetatik Gunilla Klingberg, Lara Almarcegui, Maider López eta Carlos Irijalba izan dira bertan gaur egin dan prentsaurrekoan. Erakusketako obrak diseinau dituen nazinoarteko artearen beste izen ospetsuen artean honako honeek doguz: Liam Gillick, Renata Lucas, Haegue Yang, Oscar Tuazon, Rafael Lozano-Hemmer eta Pieter Vermeersch.

Ekimena hartzen daben Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren 5 udaletako zenbait ordezkari be bertan izan dira gaur goizeko ekitaldian: Busturiako alkate Miren Fátima Malaxetxebarria, Gautegiz-Arteagako alkate Juan Félix Naberán, Bermeoko alkate Idurre Bideguren, Gernika-Lumoko lehen alkateorde Begoña Landa eta Ibarrangeluko zinegotzi Martín Laka.

Zentzua eta iraunkortasuna erakusketan, gaurko ekitaldian izan diran Gunilla Klingberg (Suedia), Maider López (Donostia), Lara Almarcegui (Zaragoza) eta Carlos Irijalba (Iruñea) artistez gan, nazinoarteko artearen alorreko beste zenbait izen ospetsuk be parte hartuko dabe, besteak beste, Liam Gillick (Erresuma Batua), Oscar Tuazon (AEB), Rafael Lozano-Hemmer (Mexiko), Pieter Vermeersch (Belgika), Renata Lucas (Brasil) eta Haegue Yang (Hego Korea) artistek.

Antonio Riverak esan dauenez, '2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' proiektu honetan sortzaileei, kultura-arloko jenteari eta euskal herritar guztiei dei egiten deutsegu indarkeria helburuak lortzeko metodo legez deslegitimetan laguntzeko; era berean, kulturea zabaltzen be laguntzeko eskatu deutsegu, etorkizunean bakea eta alkarbizitza lortzeko tresna dan aldetik. Gainera, adierazo dauenez, Euskadin bizi dogun indarkeriarik bako egoera honetan, 2012 Euskadi ekimena hainbat kultura-jarduera bultzatzen dago, Zentzua eta iraunkortasuna deituriko ekimen artistiko hau, indarkeriari, bere jatorriei eta ondorioei buruzko begirada kritikoa eta argigarria bultzatzeko, etorkizun barriak irudikatzeko eta, holan, bizikidetza eta gizartearen aurrerapena onbideratzen laguntzeko arteek daben gaitasuna aldarrikatuz.

Zentzua eta iraunkortasuna proiektura batutako esku-hartze artistiko espezifikoak Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren hainbat kokalekutan egongo dira jentearentzat zabalik, garagarrilaren 21etik irailaren 23ra arte.

Artista bakoitzak planteautako obren izenak eta kokalekuak honako honeek dira:

- Gunilla Klingberg: A Sign in Space: Lagako Hondartza, Ibarrangelua.

- Haegue Yang: Tectonic Texture: Andrabideko harrobia, Gautegiz-Arteaga.

- Oscar Tuazon: Birds: Atxarreko San Pedroko ermitarako igoera Garteizko eta Akordako auzoetatik, Ibarrangelua.

- Liam Gillick: Faceted Revision Structure: Fábrica de Astra, Gernika-Lumo.

- Pieter Vermeersch: Untitled: Industrialdea, Gernika-Lumo.

- Renata Lucas: El visitante: Santa Klara kalea, Gernika-Lumo.

- Lara Almarcegui: Materiales de la montaña Peña Forua: Kare Labe zaharrak, Foruako Atxondoa auzoa.

- Carlos Irijalba: High Tides: Errepublikako eskola zaharrak, Paresin (Busturia).

- Rafael Lozano-Hemmer: Regar corazonadas: Madariaga torretxea, Busturia.

- Maider López: In Situ: Oka ibaiaren ezkerraldeko hainbat kokaleku.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu