Donostiako 47. Heineken Jazzaldiak 122.000 lagun batu ditu
2012-07-24 17:56 MusikeaDonostiako Heineken Jazzaldiaren 47. edizinoak 122.000 ikus-entzule batu ditu, igaz baino % 6 gehiago, jaialdiaren arduradunek jakinarazo dabenez. Garagarrilaren 19tik 23ra bitartean, ehundik gora kontzertu izan ziran, 70 doban ganera.
Donostiako Heineken Jazzaldiaren 47. edizinoak 122.000 ikus-entzule batu ditu, igaz baino % 6 gehiago, jaialdiaren arduradunek jakinarazo dabenez. Garagarrilaren 19tik 23ra bitartean, ehundik gora kontzertu izan ziran, 70 doban ganera. Emonaldien kalidade artistikoa eta komunikabideek plazaratutako kritikak onak nabarmendu ditue.
Jazzaldiko zuzendari Miguel Martinek, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta Kultura zinegotzia Nerea Txapartegik jaialdiaren balantze ona egin dabe, halanda be, datorren urtea krisia dala-eta aldaketak egin beharko dirala aurreratu dau.
Bertoko zein kanpoko musika kritikariek jazzaren korronte barritzailen (The Thing, Terje Rypdal, Peter Evans, Mari Kvien Brunvoll, Lighthouse eta Enrico Rava) alde egindako apostua azpimarratu dabe. Frantzia, Espainia, Italia, Britainia Handia, Alemania, Serbia, Kroazia, AEB eta Norvegiako hedabideak izan dira Donostian.
Jazz garaikidearen musikari handien (Kenny Barron, Mulgrew Miller, Eric Reed, Dado Moroni, Miles Davis-en omeneko taldea, Ninety Miles edota Marc Ribot) eta aurtengo Donostiako Jazzaldia Sari Jimmy Cobb bateria-jotzaile historikoaren presentzia nabarmendu dabe.
Jaialdiko egitarauko izen handiek -Antony, Melody Gardot, Bobby McFerrin, Madeleine Peyrouxikus- entzuleen harrera sano ona jaso dabe. Victoria Eugenia antzokiaren mendeurrena garagarrilaren 20an ospatu eben. Jenteak normalean ikusten ez dituan txokoetan antolatu ziran kontzertuak, eta alde batetik bestera ibilteko aukerea izan eben.
Etxeko jazzak be ederto defendau dau bere burua jazzaldian. 30 taldetik gora izan dira, tartean, Hasier Oleagak Trinidade plazan eskaini eban emonaldia.
San Telmo Museoa esperimentu artistikoak egiteko gunea izan da aurten be, eta Basque Culinary Center be arrakastaz estreinau dabe eszenatoki lez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!