Simone Whitek Europako birako lehenengo kontzertua emongo dau Cristóbal Balenciaga Museoan

Bizkaie! 2012-07-24 13:51   Musikea

Simone White abeslari eta musikagile hawaiarra garagarrilaren 29an Cristóbal Balenciaga Museoan, Getarian izango da Silver Silver album barria aurkezten; Europako birako lehenengo kontzertua emongo dau Getarian, Hawaiin jaio eta Los Angelesen bizi dan artisteak.

Simone White abeslari eta musikagile hawaiarra garagarrilaren 29an Cristóbal Balenciaga Museoan izango da Silver Silver album barria aurkezten; Europako birako lehenengo kontzertua emongo dau Getarian, Hawaiin jaio eta Los Angelesen bizi dan artisteak.

Hiru urte igaro dira Yakiimo kaleratu ebanetik, eta Simone Whiteren laugarren diskoa Fol Chen taldeko Julian Wass eta Samuel Bing ospetsuek produzidu dabe, eta aurrekoetan legez, Honest Jon’s etxe entzutetsuak (Damon Albarnena) argitaratu dau.

Estadubatuarraren abesteko modu bereziaz gozetako aukerea izango da (ia-ia xuxurlatuz abesten dau), bai eta bere konposizino-oinarri hipnotikoaz be. Ezelako duda barik, Simone gaur egungo folk-rock modurik delikatuenetakoa da.


Hasierako taldea Naica izango da

Naica taldeak Fish Taco lehenengo albuma aurkeztuko dau. Hondarribikoek zahar izanik be barri emoten daben abestiak berrinterpretau eta aurkeztuko ditue, musika elektro-akustikorako klasikoa dan formatuan (bateria, baxua, gitarra eta pianoa).

Diskoko hamar abestiak New Yorken asmau zituen; hantxe bizi izan ziran denporaldi batez Carlos Noain eta Naia Mandaluniz, taldekideetako bi (Santiago Noain eta Mikel Azkona dira beste biak). Azaleko argazkia Jon Uriarte argazkilari hondarribiarrak atara eban.

Hilaren 29an, domekan, iluntzeko 21:00etan hasiko dan kontzerturako sarrerek 13 € balio dabe, eta Ticketmaster zerbitzuaren bidez dagoz salgai. Museoaren lagunek % 10eko deskontua izango dabe proposatutako jarduera guztietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu