'Gernika bajo las bombas' telebistako filmaren aurkezpena

Bizkaie! 2012-07-23 12:05   Barriak

Luis Mariasek zuzendutako Gernika bajo las bombas filmak bi atal izango ditu, 75 minutukoa bakotxa, eta Donostiako Zinemaldian estreinauko da ondoren telebistaz emoteko. Alkarren artean loturea daben hainbat istorio kontauko ditue eta horreen guztien ardatz, Gernikako herriak 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioarengandik jasandako eraso ikaragarria izango da.

Gaur, garagarrilak 23, Donostiako San Telmo museoan, arratsaldeko 16:30ean, Gernika bajo las bombas telebistako filmaren aurkezpena egingo da prentsaurrekoan. Gernika Bajo las bombas filmaren errodajea amaitzen dagoz egunotan.

Luis Mariasek zuzendutako filmak bi atal izango ditu, 75 minutukoa bakotxa, eta Donostiako Zinemaldian estreinauko da ondoren telebistaz emoteko. Alkarren artean loturea daben hainbat istorio kontauko ditue eta horreen guztien ardatz, Gernikako herriak 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioarengandik jasandako eraso ikaragarria izango da.

Erpin 360º, Vertice Cine eta Baleukok produzidu dabe eta horrezaz gan, ETB, TV3,TVG, Canal Sur, ICAA eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa izan dau.

Luis Marias zuzendariaren eskutik, orain hiru bat hilebete ekin eutsien Gernika bajo las bombas filmaren errodajeari. Donostian, Hernanin, Oñatin, Oiartzunen eta Burgosen egin ditue grabazinoak. 60 teknikari, 43 aktore eta 700 figurantetik gora ibili dira. Mariasegaz batera, Aitor Vitoria dabil zuzendari laguntzaile. Asier Bilbao da produkzinoaren buru, eta Pello Villalba zuzendari artistikoa. Aktore protagonistak, barriz, honakoak dira: Marc Clotet, Aitor Mazo, Lander Otaola eta Teresa Calo. Rol txikiagoak jokatuko ditue Egoitz Sanchez, Sara Casanovas, Roberto Alvarez, Antonio Dechente, Pep Tosar eta Ramon Barea aktoreek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu