XXI. mendeko hezkuntzearen erronkak aztergai, 'Hermes' aldizkariaren 41. zenbakian

Bizkaie! 2012-07-23 15:43   kulturbiz

XXI. mendeko hezkuntza: erronkak eta helburuak dau izenburu Sabino Arana Fundazinoak argitaratzen dauen Hermes historia eta pentsamendu aldizkariaren 41. zenbakiak. Urte hasieran Bilbon egindako izenburu bereko mintegiaren emoitzak jaso ditue agerkarian.

XXI. mendeko hezkuntza: erronkak eta helburuak dau izenburu Sabino Arana Fundazinoak argitaratzen dauen Hermes historia eta pentsamendu aldizkariaren 41. zenbakiak. Urte hasieran Bilbon egindako izenburu bereko mintegiaren emoitzak jaso ditue agerkarian.

Adizkariaren aurkezpenean Erramun Osa jardunaldien koordinatzailea, Iñigo Urkullu EAJko EBBeko burua eta Jose Antonio Rodriguez Ranz aldizkariko zuzendaria izan dira.

Euskal Herriko hezkuntza arloko alkarte eta erakundeak batu ziran mintegian. Orduan azaldutako ideia eta eretxiak batu ditue aldizkarian, zati bitan banatuta; alde batetik, euskal hezkuntzeak XXI. mendearen lehenengo laurenean daukazan erronkak, eta beste alde batetik, erronka horreei aurre egiteko helburuak. Euskerea eta euskal irakaskuntzea izan ziran gogoetagai nagusiak.

Iñaki Etxezarreta Elkar-Ikastolak Zerbitzuak alkarteko zuzendaria eta Jorge Giménez Bech Euskal Editoreen Alkarteko presidentea arduratu dira eztabaidetan egindako gogoeta eta ekarpenen laburpena egiteaz. Argitalpenaren gai nagusiaren osogarri, Xavier Garagorrik Jaques Delorsi eta Sobhi Tawili egindako alkarrizketak jaso ditue.

Jacques Delorsen ibilbide luze eta emonkorrean ekarpen bi azpimarratu behar dira: Europar Batasunaren sorkuntzan eta eraikuntzan egindako ekarpena; eta hezkuntzak aurre egiteko erronkak ulertzeko egindako ekarpena. Delorsek L'éducation — Un trésor est caché dedans (Hezkuntzak barnean altxor bat dauka gorderik) txostena idatzi eban Unescorentzat, XXI. mendeko Hezkuntzarako Nazinoarteko Batzordearen barruan. Azterketeak eragina izan eban hezkuntzearen esparruan batez be, EAEn bere bai; izan be, bertoko hezkuntza-curriculumak harek diseinautako hezkuntza-eredua dau oinarri.

Sobhi Tawil Unescoren Hezkuntza arloko Ikerkuntza eta Prospektibako aditu nagusia da. Alkarrizketan hezkuntza-sistemearen ardatzetako bat azaltzen dau: alkarregaz biziten ikastea. Sobhi Tawilek bizikidetzearen ikuspegia abiapuntu, gizartearen zauriak osatzen laguntzeko elementuak ditu berbagai, eta testuinguru global batean kultura eta hizkuntza gitxituek nahiz gitxiengodunenek bizirik irautea posible egin behar daben tresnez.

Aitatutakoaz aparte, Hermes-en 41 zenbakiak Luis de Guezalak Noel Monks-i buruz idatzitako artikulua be dakar. Noel Monks kazetari britainiarrak altxatuek 1937an Gernikaren kontrako bonbardaketea eta beste hainbat izugarrikerien inguruan idatzi eban, ausardiaz eta profesionaltasunez. Arte-kolaborazinoa Fernando Torrecillak egin dau. Aldizkaria hiru hizkuntzatan argitaratu dabe, euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu