Garagarrilak 24 eta 25, Nafarroako Konkistearen V. mendeurrena

1512 2012 Nafarroa Bizirik Bizkaie 2012-07-23 15:45

Guretzat, orain dala 500 urte gertatutakoa, gaur ari da gertatzen. Eta zergaitik esaten dogu hau? Gure iragana mendetako gau ilunetik ataraten gagozalako, argi izpi txiki bat piztu dogu Nafarroako zeru gainean.

1512-2012 Nafarroa Bizirik alkarteak prentsaurrekoan emon dau gaur mendeurrenaren inguruko ekitaldien barri. Antolatzaileen esanetan, Gaztelar armada Ziorditik sartu zanaren V. mendeurrena joandako zapatuan bete zan. 500 urte pasau dira. Batzuentzat urte asko, gehiegi. Historiaren trafikatzaileek, Historia politikoki erabilteaz gan gaurko status-quo babestu guran, orain dala 500 urte gertatutakoa bertan itxi behar dogula esango deuskue. Ilunpean itxi behar ei da gure Historia, gure nortasunaren ahanzturan galduta.

Guretzat, orain dala 500 urte gertatutakoa, gaur ari da gertatzen. Eta zergaitik esaten dogu hau? Gure iragana mendetako gau ilunetik ataraten gagozalako, argi izpi txiki bat piztu dogu Nafarroako zeru gainean.

Bai lagunak, ospatuko dogu, bai! Baina ez dogu ospatuko konkistatuak izan ginala, 1512. urtean konkistatuak izan arren, gaur, 500 urteren ondoren, 2012. urtean, Herri hau bizirik dagoala ospatu eta aldarrikatu nahi dogu. Galdu genduan burujabetza, lapurtu euskuen burujabetza, hobe esanda, aldarrikatzen gagoz.

Espainiar eta Frantziar estaduen aurrean batzuek menpekotasun jarrerak erakusten dituen bitartean, Nafarroa intsumitua eta menderakatxaren lekukoa altxatu nahi dogu. Bere iragana ezagutuz, bere oraina ulertu eta bere etorkizunaren jaube izango dan Herria da gurea. Madrili eta Pariseri lotzen deuskuezan kateak apurtzeko kapaz dana.

Albako Dukearen, Villaba Koronelaren, Beaumonteko Luisen, Gamazo ekonomia ministroaren, Garcilaso-Diario de Navarrako zuzendariaren oinordekoek argi izan deien: zuek egindako ahaleginaren gainetik, Nafarroa bizirik dago!!!


Nafarroako Konkistearen V. mendeurreneko ekitaldiak

Hasteko, deialdia luzatzen deutsegu Euskal Herriko udal guztiei, garagarrilaren 25ean Nafarroako bandera haga erdian eta xingola baltzagaz jarteko.

Garagarrilaren 24an, Albako Dukearen tropak Takonera Parkean akanpau eben egunean, atsaldeko 20:30ean, ekitaldi xume bat egingo dogu Iruñeko Zaldi Zurian. Ondoren, Petti, Berako kantautoreak kantaldia eskainiko dau.

Garagarrilaren 25ean, eguerdiko 12:00etan, Iruñeko Aduana Txokoan, gaztelar armada Iruñean sartu zan lekutik, Kalte-ordain ekitaldia ospatuko dogu, orain dala 500 urte gaztelar armadearen konkisteak zabaldutako errepresinoa sufridu eben nafarren alde. Iluntzeko 21:30etan, Arrotxaperako Frontoietan, Gartxot pelikulearen emonaldia izango da.


Bestelako ekitaldiak

Irailaren 9an, Tuteran, 1512an, Tutera herriak izan eban erresistentzia gogoratzeko egun osoko dinamika.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu