3.000 gazte aurkeztu dira Global Training nazinoartekotze beketara

Bizkaie! 2012-07-23 17:59

Global Training izeneko beken deialdira 3.000 gaztetik gora aurkeztu dira, Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak jakinarazo dauenez. Danetara, 430 beka emongo ditue. Jaurlaritzeak 7,3 miloe euro bideratu ditu Nazinoartekotze Bekak proiekturako.

3.000 gaztetik gora aurkeztu dira Global Training izeneko beken deialdira, Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak jakinarazo dauenez. Danetara, 430 beka emongo ditue. Jaurlaritzeak 7,3 miloe euro bideratu ditu Nazinoartekotze Bekak proiekturako.

Joan dan astean egin eben ingeleseko probea, eta asteon emongo ditue emoitzak. Irailean alkarrizketak egingo jakez merituakaitik eta lortutako notarengaitik erakunde laguntzaileen zerrendetako postu onenetan dagozan bekadunei. Global Training diru-laguntzinoak 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dagoz; gazteok ingelesa edo beste hizkuntza batzuk jakin behar ditue, eta goi-mailako, erdi-mailako edo LH gradu goreneko tituluak.

Eusko Jaurlaritzeak 7,3 miloe euro erabiliko ditu Nazioartekotze Beketan, eta horri gehitu behar jakoz Kutxabank osotzen daben kutxen gizarte-ekintza atalek ipinitako 1,5 miloeak eta Donostiako Sustapena erakundeak emondako 300.000 euroak. Maiatzean 100 nazinoartekotze beka emon ziran Jaurlaritzearen programa tradizionalaren barruan (aurten Global Training gehitu jako programa horri), baina beka horreek igaz 25 urte bete zituen unibersidade lizentziaduentzat baino ez dira.

Global Training laguntzek fase bi ditue: lehenengoan, onuradunek 40-60 ordu bitarteko prestakuntza ikastaroa jasoko dabe nazinoartekotzeari buruzko gaiak lantzeko, eta bigarren fasean 6 eta 12 hile bitarteko egotaldi praktikoa egingo dabe kanpoko enpresa edo organismo kolaboratzaile batean.

Nazinoartekotze Beketan izandako esperientziak agirian itxi dau, Jaurlaritzearen arabera, kanpoan holango praktikak egiten dituen gazteek ia ziurtatuta dabela lan arloko etorkizuna; hain zuzen be, hamar bekadunetik zortzik sei hile baino gitxiagoan topetan dabe beharra. Beken programan parte hartu daben 800 bekadunetik 500 inguru lanean dabilz gaur egun nazinoartekotzeagaz lotutako zereginetan.

Bekadunek Europa dabe gogokoen, baina euskal enpresen interes komertzialen norabidea kontuan izanda, gero eta gehiago dira Txina eta Brasilera doazen bekadunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu