Euskal Herrian zehar euskeraz bitzeko gogoa adierazoko dabe herritarrek herri-lasterketen bitartez

Bizkaie! 2012-09-17 15:18   Euskerea berbagai

Irailaren 22an izango da ekimena. Euskal Herriko hainbat herritan, 50tik gora herritan egingo dira herri-lasterketak. Familia giroan lasterka egiteko konbita luzatuta, ibilbideak be guztiontzat moldatutakoak izango dira. Ez dira lasterketa lehiakorrak izango, familia giroan egiteko modukoak baino. Euskeraz biziteko nahia da asmoa.

Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketak irailaren 22an izango dira, Euskal Herriko hainbat herritan. Bada uste bat dinoana, Txinatar guztiak batera salto egingo balebe lurraren errotazinoan eragingo leukiela. Euskaltzaleok ez dogu lurraren errotazinoan eragiteko helbururik, baina, bai euskeraz biziteko asmo sendoa. Eta euskaltzale guztiok aldi berean eragingo bageunke euskeraz biziteko baldintzak sortzeko, seguru gagoz gure munduan aldaketa sakonak eragin eta euskeraz bizi ahal izatea posible egingo geunkela. Bide hori urratzeko abiatu eban Kontseiluak euskeraz bizi nahi dot dinamikea, adierazo dau Iker Salaberriak, Kontseiluko koordinatzaileak.

Euskaraz bizi nahi dut dinamikeak 2010eko maiatzaren 15ean Iruñean egindako manifestazioan dauka jatorria. Kontseiluaren ustez, normalizazino prozesuan pausu kualitatiboak emon ahal izateko, beharrezkoa da eraldaketa soziala emotea eta eraldaketa sozial horretan, danok dogu zer egina eta zer esana. Horregaitik, hain zuzen be, dinamikea arlo sozialeko esparru desbardinetara zabaldu nahi da. Dinamikearen arrazoia jendarte mobimentu zabala eratzea da eta euskeraz bizi nahi dauen edozeinek dauka lekua dinamika honetan.

Gizartearen arlo desbardinetan lanean dabilzanei aurkeztu jaken dinamikea, helburua baita bizitza sozialeko eremu desbardinetan euskeraz biziteko nahiak lekua izan daian eta aldi berean euskeraz biziteko nahia ahalik eta esparru gehienetan ikustarazotea eta aldarrikatzea. Hor kokatzen dira, besteak beste, film laburren lehiaketea, Hizkuntzaren keinua liburu kolektiboa eta baita herri-lasterketak be.

Irailaren 22an izango da ekimena. Euskal Herriko hainbat herritan, 50tik gora herritan egingo dira herri-lasterketak. Familia giroan lasterka egiteko konbita luzatuta, ibilbideak be guztiontzat moldatutakoak izango dira. Ez dira lasterketa lehiakorrak izango, familia giroan egiteko modukoak baino. Euskeraz biziteko nahia da asmoa.

Herri-lasterketetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da izena emotea. Izen-emotea irailaren 1etik aurrera egin ahal izango da eta bi bide egongo dira horretarako: interneten www.euskarazbizinahidut.org webgunean eta lasterketak antolatuko diran herrietan bertan; lasterketa-egunean bertan be aukerea izango da. Bi aukera egongo dira izena emoterako orduan: umeen kasuan, euskaraz bizi nahi dut kamiseta eskuratu nahi izan ezkero, 7 euro pagau beharko dabe eta kamisetarik barik euro 2. Helduen kasuan be aukera bi egongo dira: kamisetea eskuratu nahi izatekotan, 10 euro pagau beharko ditue eta 5 euro, barriz, kamisetarik hartzen ez badabe.

Euskeraz bizi nahi daben herritarrei dei egin deutse Kontseiluak ekimenean parte hartu deien, izan be, milaka herritarrok euskeraz bizitzeko erabagi sendoa erakusten badogu, euskeraz bizitzeko baldintzak lortuko doguz, eta berandu baino lehen euskeraz biziko gara, herri hau euskaraz biziko da. Lasterketen bitartez, aukerea izango da, ehunka, milaka herritarrek, aldi berean, euskeraz biziteko nahia ozen aldarrikatzeko, adierazo dabe antolatzaileek.

Lasterketei buruzko informazino guztia www.euskarazbizinahidut.org webgunean begiratu ahal izango da, baita www.lasterketak.com webgunean be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu