Zuhar Iruretagoienaren 'Vexations' lana ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2012-09-11 18:03   Kulturea

Vexations lana Zuhar Iruretagoiena artistearena da (Zarautz, 1981). Bideo batean oinarritutako bi proiekzino dira; bideoak ekintza bat jasoten dau: saxofonista bat eta biolin-jotzaile bat sabaitik zintzilikatuta dagoz arnesen bidez, eta etenbarik joten dabe Erik Satieren Vexations lana; izan be, musikagileak 840 bider, gelditu barik, joteko sortu eban.

Irailaren 11tik urriaren 7ra izango da lan hori Guggenheim Bilbao Museoko 103B aretoan. Guggenheim Bilbao Horma Lehiaketan aukeratutako hirugarrena da. Ekimen aitzindari horrek helburu zehatza dauka, hau da, EAEko artista gazteak Museoaren 15. Urteurrenera batzea, eta BBKren babesagaz gauzatu da.

Vexations lana Zuhar Iruretagoiena artistearena da (Zarautz, 1981). Bideo batean oinarritutako bi proiekzino dira; bideoak ekintza bat jasoten dau: saxofonista bat eta biolin-jotzaile bat sabaitik zintzilikatuta dagoz arnesen bidez, eta etenbarik joten dabe Erik Satieren Vexations lana; izan be, musikagileak 840 bider, gelditu barik, joteko sortu eban. Musikarien egoera gatx horri artisteak beste traba batzuk gehitu deutsoz: kolpeak eta zaratak. Horreek aditzera emoten dabe zelako irainak jasan geinkezan gure amesak beteteko.

Erakusgai jarritako proiektuak ekintza bat jaso arren, artistearen asmoa dokumentazino hutsetik harago doa. Performancearen bideoa editaukeran, irudiak zatikatu zituan eta ekintzearen zati bat ezkutatu.

Zuhar Iruretagoiena Guggenheim Bilbao Horma Lehiaketan aukeratutako bost artistetako bat da. Lehiaketa hori martiaren 12an saritu zan, eta danetara 75 proposamen aurkeztu ziran. 2012an Museoko 103B aretoko horma batean (20,6 x 5,9 m) honako honeen lanak jarriko dira ikusgai hilebete batez, hurranez hurran: Eduardo Hurtado, Álvaro Gil, Zuhar Iruretagoiena, Alain Urrutia eta Irantzu Sanzo/Cristian Villavicencio. Eduardo Hurtadoren eta Álvaro Gilen lanak dagoeneko ikusgai izan dira, eta Zuhar Iruretagoienaren txandea da honakoa: irailaren 11tik urriaren 7ra egongo da haren lana erakusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu