'Blancanieves', 'Grupo 7' eta 'El artista y la modelo' Oscarretarako bidean

Bizkaie! 2012-09-12 12:51   Barriak

Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves pelikulan Maribel Verdu da protagonista eta Grimm anaien ipuinaren egokitzapen mutua da. Truebaren lana bezela, oraindino ez dabe aretoetan estreinau eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorraren burrukan izango da, irailaren 21etik aurrera.

Blancanieves, Grupo 7 eta El artista y la modelo dira Oscarretarako lehen hautagaiak. Enrique Gonzalez Macho Espainiako Zinema Akademiaren presidenteak Espainia atzerriko pelikula onenaren Oscar sarian hautagai izateko lehen aukeraketaren barri emon dau, baita Mexikoko Ariel sarietan haugati izango diran pelikulak be.

Ariel mexikarretarako aukeratu dituen lanak Alberto Rodriguezen Grupo 7, Daniel Galparsororen Invasor eta Pablo Bergeren Blancanieves dira.

Beste alde batetik, Pablo Bergeren Blancanieves, Fernando Truebaren El artista y la modelo eta Alberto Rodriguezen Grupo 7 dira atzerriko lan onenaren Oscar saria eskuratu leikien filmak.

Gogoratu, Fernando Truebak Oscar saria eskuratu eban Belle Epoque pelikulagaitik eta hautagai izan zan igaz Chico & Rita lanagaz. Truebaren La artista y la modelo lana frantzesez grabautakoa da eta Claudia Cardinale, Jean Rochefort eta Aida Folch dira protagonistak.

Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves pelikulan Maribel Verdu da protagonista eta Grimm anaien ipuinaren egokitzapen mutua da. Truebaren lana bezela, oraindino ez dabe aretoetan estreinau eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorraren burrukan izango da, irailaren 21etik aurrera.

Alberto Rodriguezen Grupo 7 pelikulan, barriz, Mario Casas eta Antonio de la Torre dira protagonista nagusiak eta Espainian estreinau daben bakarra. Lehiatiletan harrera beroa izan eban eta 92ko Expon, Sevillan kokatzen dan film poliziakoa da.

Irabazlea irailaren 27an jakingo dogu, akademiako kideek bigarren aldiz botoa emon ostean. Kontuak kontu, Blancanieves, Grupo 7 edota El artista y la modelo pelikuletako bakar batek hartuko dau Pa Negre pelikulearen lekukoa Oscarretarako lasterketan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu