Bilbo Hiria 24. Pop Rock Lehiaketako kontzertuak eguenean hasiko dira
2012-09-12 12:13 MusikeaIzena emoteko fasean 597 talde onartu dira lehiaketearen edizino honetan parte hartzeko: 385 talde Pop Rock modalidadean, 149 Metal atalean eta 63 talde Beste Joera Batzuetan. Igazko datuakaz konparauta, 56 talde gehiago aurkeztu dira. Taldeen jatorriari jagokonez, nabarmentzekoa da 142 talde Euskal Herrikoak dirala, eta horreetatik 67 Bilbokoak; 18 talde atzerritik datoz.
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak antolatzen dauen Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 24. edizinoa irailaren 13an hasiko da, Bilborock aretoan, sailkapen-faseko kontzertuakaz.
Lehiaketea 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osotutako musika taldeentzat da, laguntzinoa emoteko eta euren lanak zabaltzeko. Era berean, Estaduko eta atzerriko beste talde batzuekaz konpartiduten dabe oholtza. Hiru modalidade dagoz: Pop Rock, Metal eta Beste Joera Batzuk.
Izena emoteko fasean 597 talde onartu dira lehiaketearen edizino honetan parte hartzeko: 385 talde Pop Rock modalidadean, 149 Metal atalean eta 63 talde Beste Joera Batzuetan. Igazko datuakaz konparauta, 56 talde gehiago aurkeztu dira. Taldeen jatorriari jagokonez, nabarmentzekoa da 142 talde Euskal Herrikoak dirala, eta horreetatik 67 Bilbokoak; 18 talde atzerritik datoz.
Epaimahaian musikearen arloko espezialistak egongo dira, eta Bilborock aretoan eguen honetan hasita zuzenean joko daben 40 taldeak aukeratu ditu. Era berean, sailkapen-fase honetan, epaimahai espezializatu honek profesionalak ez diran baina musikeagaz lotuta dagozan gazteen eta kontzertuetara doazen ikusleen laguntzinoa eukiko dabe.
Beste edizino batzuetan egin dan moduan, kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa da. Ondokoak dira sailkapen-faseko kontzertuen datak: Pop Rock atalekoak, irailaren 13, 20 eta 27an, eta urriaren 4, 11, 18, 25 eta 26an; Metal atalekoak, irailaren 21 eta 28an, eta urriaren 5, 12 eta 19an; eta Beste Joera Batzuk atalekoak irailaren 14an.
Gainera, gaur, hilak 12, girotzen hasteko, Melon Tree talde bizkaitarrak -igazko edizinoan sailkatu zanak- kontzertua emongo dau Fnac dendearen Forumen, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera dobakoa izango da.
Bestalde, barritasun modura, aurten App bat garatu da interesa daukienek kontzertuetako programea eta taldeen informazino guztia jaitsi deien Android smartphoneetara: (http://bit.ly/U4l3Ma).
Aukeratutako taldeek finaletan joko dabe, eta modalidade bakotxeko finalak zemendian izango dira: Beste Joera Batzuk atalekoa zemendiaren 8an, Metal atalekoa 9an eta Pop Rock ataleko 10ean.
Sariei jagokenez, Pop Rock eta Metal ataletako irabazleek 5.000na euro jasoko dabe, bigarrenek 2.500na euro eta hirugarrenek 1.000na euro. Beste Joera Batzuk ataleko talde irabazleak 2.700 euro lortuko ditu. Era berean, 1.000 euroko balioa daukan saria emongo jako lehiaketan ezusteko mailea emon dauen talde gazteari.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!