Ben Afleck aktore eta zuzendariak 'Argo' pelikulea aurkeztuko dau Donostiako 60. Zinemaldian

Bizkaie! 2012-07-27 12:21   Barriak

Ben Affleck aktore eta zuzendari estadubatuarrak Argo lan barria aurkeztuko dau Donostiako 60. Zinemaldian. Pelikulean parte hartzen daben Alan Arkin eta John Goodman aktoreak be Donostian izango dira, jaialdiko antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Ben Affleck aktore eta zuzendari estatubatuarrak Argo lan barria aurkeztuko dau Donostiako 60. Zinemaldian. Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo, erakutsiko dabe. Affleck berak zuzendu dau filma, eta bera da protagonistea. Pelikulean parte hartzen daben Alan Arkin eta John Goodman aktoreak be Donostian izango dira, jaialdiko antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Argo pelikuleak 1979an, Iranen jazotako gertaera bat dauka oinarrian. Irango iraultzea hasi barri, iraultzaileek AEBen Teherango enbajadea eraso eben, eta 52 estadubatuar zituen preso. Sei estadubatuarrek iges egin, eta Kanadako enbajadorearen etxean babesa hartu eben.

CIAk etxera eroan behar zituan, Irango agintariek ezer jakin barik. Toni Mendez agenteak presoak bizirik atarateko plan arriskutsu bat asmau eban, ideia sinestezina, film batean kontetako modukoa. Jazoera honek guztiak isilean gorde dira ordutik.

Ben Affleckek zuzendutako hirugarren filmea da, aurreko biak Gone Baby, Gone eta The Town dira. Pelikula barria Affleckek berak, George Clooney aktore eta zuzendariak eta Grant Heslovek produzidu dabe. John Goodman eta Alan Arkin aktoreek be parte hartu dabe filman. Arkinek bigarren mailako gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi eban Little Miss Sunshine filman egindako lanagaitik.

Argo urriaren 26an estreinauko dabe estadu espainiarrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu