Euskal Encounterrek 20.000 lagunetik gora batu ditu 20. edizinoan

Bizkaie! 2012-08-01 10:46

20. Euskal Encounter topaketeak 20.000 lagun batu zituan garagarrilaren 26tik 19ra bitartean, Barakaldoko BECen, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Aurtengo ekitaldiaren balantze oso baikorra egin dabe.

20. Euskal Encounter topaketeak 20.000 lagun batu zituan garagarrilaren 26tik 19ra bitartean, Barakaldoko BECen, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Aurtengo ekitaldiaren balantze oso baikorra egin dabe.

Opengunean, berbaldietan, tailerretan... nabarmen gainditu da igazko parte-hartzea, adierazo dabe arduradunek. Sabino San Vicente partyaren zuzendaria oso pozik agertu da. Daborduko, Euskal Encounterren erronka teknikoa lortuta, orain helburu nagusia topaketearen edukiak sendotzea da, nazinoartean erreferentziazko party izaten segiduteko.

20 Gb/s sare-konexinoa eskaini dau aurten Euskal Encounterrek, 4.096 ordenagailu, eta 45.000 metro koadroko espazioa. Aurtengo barrikuntzen artean robotikakea dago, partaide asko erakarri ditu eta etorkizunean garatzeko ahalmen handiko sektorea dala uste dabe antolatzaileek. Hori dala eta, gai horren inguruko atala gehituko da hurrengo partyetan.

Negozio ekimenak bultzatzeko egindako tailerrek, hitzaldiek eta aholkularitza zerbitzuek be arrakasta handia izan dabe. Arte digitaleko, software libreko, informatika segurtasuneko, hardwareko eta aisialdiko arduradunek be sano ondo balorau ditue aurten izandako partaidetzea eta aurkeztutako lanen kalidadea. Beste urte batzuetan lez, bideojokoen arloan izan dira parte-hartzaile gehien; 1.500 lagun inguru, aurreko aldietan baino gehiago.

Ekitaldiaren handitasunaren eta konplexutasun teknikoaren adierazle garbia da 6.000 partaideek alkarbanatu daben nformazinoaren bolumena: 1,5 peta byte (miloe eta erdi gigabyte). Egunotan 4.500 gailuk jardun dabe segundoko 20 gigabiteko konexino-abiaduran.

HiCookie ezizendun Taiwango gazteak munduko lau abiadura errekor gainditu zituan bere ordenagailuagaz kalkuluak eginez, zapatu iluntzean. Antolatzaileek, Future Tournament enpresako kideek, harriduraz segidu zituen Intel i5 prozesadoreagaz lortutako markak, kalkulu denporak nabarmen murriztu ditu-eta HiCookiek, eta oso gatxa izango da horreek hobetzea.

Taiwango kideak wprime kategorian eukan erronka apurtu eban, 32 miloe zenbaki lehen kalkulau zituan-eta 4,438 segundotan. Bere aurreko markea 4,791 segundo zan. Modu berean, bere ordenagailuak 1024 miloe zenbaki lehen topau zituan 144,125 segundotan, eta orain arte eragiketa hori egiteko erabilitako denporarik onena 152,800 segundo zan.

Hirugarren errekorra FastPi modalidadean lortu eban. Pi zenbakiagaz kalkulu matematiko konplexuak egin behar dira, eta 10,67 segundotan egin eban. Amaitzeko, SuperPi marka be gainditu eban, Pi zenbakiaren miloe bat dezimal topau zituan-eta 5,296 segundotan.

Fnatic talde suediarrak irabazi dau Gamegunen, aurten 10. urteurrena ospatzen dauan bideojoko profesionalen nazinoarteko lehiaketan. Munduko klan onenen aurretik, eskandinaviarrak izan ziren garaile eta lehengo urtean eskuratutako laugarren postua nabari hobetu eben.

Proba honek nazinoartean daukan interesa agirikoa izan zan streaming bidez mundu guztira egiten diren emonkizunetan. Izan be, 200.000 lagunetik gorak segidu eben Gameguneko finala streaming bidez, eta audientzia metatua ehun milaka personakoa izan zan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu