Buy Urdaibai alkartea bertoko ekonomiaren alde

Bizkaie! 2012-07-27 12:28

Buy Urdaibai alkartearen hitzordua garagarrilaren 30ean (astelehena) izango da, Gernikako Merkurio iturriaren inguruan, eta helburua da bertako ostalaritzeak eta merkataritza-sektoreak eskaintzen daben produktuen eskaintza zabala erakustea ez eze, Busturialdea-Urdaibaiko zerbitzuen kalidadearen barri emotea.

Buy Urdaibai alkarteak, bertoko ekonomia bultzatzeko asmoz Busturialdeko berrogehita hamar bat enpresaz osotutako taldeak, ekintza barri bat antolatu dau eskualdeko sustapen ekonomikoari laguntzeko diseinau dauen programearen barruan. Hitzordua garagarrilaren 30ean (astelehena) izango da, Gernikako Merkurio iturriaren inguruan, eta helburua da bertako ostalaritzeak eta merkataritza-sektoreak eskaintzen daben produktuen eskaintza zabala erakustea ez eze, Busturialdea-Urdaibaiko zerbitzuen kalidadearen barri emotea. Buy Urdaibai alkarteak, Turdaibai zerbitzu turistikoetako taldearen eta Lanbide Ekimenak-en (Gernikako Udala) laguntzinoa eukiko dau ekimena antolatzeko orduan.

Bertaratzen dan jenteak, zonaldeko berezkoak diran piper berdeak eta baita txakolintxu bat probau ahal izango ditue, 10:30etatik 13:30etara, luzatu dabe konbita Buy Urdaibai alkarteko arduradunek. Enpresa taldeak, bestalde, garatzen dauen lana eta bere helburuak ezagutzera emongo ditu, banatuko daben triptiko baten bitartez.

Hementxe berton, eta etxetik urten barik, gure beharrizan guztiak asetzen dituen negozio, denda eta saltokiak topau zeinkiez. Ez daukagu zertan jo beste zonalde batzuetara ha edo bestea erosteko; hemen berton danetarik topau geinke eta. Busturialdean konsumiduteak esan gura dau, gure ekonomiaren jasangarritasunari sostengua emoten gabilzala eta baita lanpostuak sortzen be, danon mesedetan, aitatu dabe.


Buy Urdaibai

Buy Urdaibai 2.0 alkartea, irabazi asmorik bako alkarte bat da; Urdaibaiko eskualdearen ganeko informazinoa sarean zabaltzea dau helburu, kulturea, naturea, gizarte eta enpresa arloak jorratuz. Gure tresnak, webgune eta sare sozialak izango dira. Horreetan topauko dozue Urdaibairi lotutako informazino guztia (Kulturea, jaiak, tradizinoak eta ganoerako ekimenak, inguruko enpresa, merkataritzea eta ostalaritzea, naturea eta aisialdirako lekuak, udalerriak...). Gure helburuetako bat da komuniketea eta gure eskualdea erakargarri egitea, bai kanpotik datozen bisitarientzat eta baita berton bizi garen herritarrentzat be' esan dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu