Berri Txarrak, Gose eta G.A.S. Drummers, III. Bonberenea Sutan jaialdian
2012-07-26 18:29 MusikeaBonberenea Sutan jaialdiaren hirugarren edizinoa irailaren 15ean egingo dabe, Bonbereneako futbol zelaian. Aurten, bost taldek osotuko dabe kartela: Glaukoma, Matxura, Berri Txarrak, Gose eta G.A.S. Drummers.
Bonberenea Sutan jaialdiaren hirugarren edizinoa irailaren 15ean egingo dabe, Bonbereneako futbol zelaian. Urte birik behin antolatzen dabe, Tolosan. Aurten, bost taldek osotuko dabe kartela: Glaukoma, Matxura, Berri Txarrak, Gose eta G.A.S. Drummers.
Aurreko aldietan lez, Euskal Herriko taldeak dira nagusi egitarauan. Kanpotik etorriko dan talde bakarra da G.A.S. Drummers; Andaluziako Jerez de la Frontera herrikoak dira, eta punka, rocka eta indiea nahastetan ditue euren kantetan.
Jaialdiak 19:00etan zabalduko ditu ateak, eta handik ordu eta erdira hasiko dira kontzertuak. Sarrerak 15 euroan salduko ditue, abuztuaren 1etik aurrera, ondoko helbidean: sarrerak@bonberenea.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!