'Urdaibaiarte ON' erakusketea edegi dabe Bermeoko Ormaza konserba-fabrika zaharrean
2012-07-27 15:45 KultureaUrdaibaiarte ON izenburuko arte garaikideko arte-proiektua inaugurau dabe goizean Bermeoko Ormaza konserba-fabrikan. Iñigo Acha, Ibai León, Jon Lanbroa, Rober Garay, Jose Angel Uberuaga Ube eta Aristide Stornelli artistek eginiko hainbat obrek osotzen dabe egitasmoa. Erakusketea irailaren 23ra arte egongo da zabalik.
Urdaibaiarte ON izenburuko arte garaikideko arte-proiektua inaugurau dabe goizean Bermeoko Ormaza konserba-fabrikan. Iñigo Acha, Ibai León, Jon Lanbroa, Rober Garay, Jose Angel Uberuaga Ube eta Aristide Stornelli artistek eginiko hainbat obrek osotzen dabe egitasmoa. Erakusketea irailaren 23ra arte egongo da zabalik.
Eusko Jaurlaritzearen 2012 Fundazinoaren Urdaibaiarte programearen barruan eratu dabe Urdaibaiarte ON. Erakusketan parte hartu daben artista guztiek lotura estua dabe Urdaibaigaz, bertan jaio edo bizi diralako. Alberto Palomera komisarioak prentsaurrekoan adierazo dauenez, fabrikan sartzeak zeozelango misterioa eta abentura-kutsua dauka. Ikusleak esploratzaile bihurtuta, eskulturak, bideoartea, pinturak, collageak eta metafora epistemologikoak dituen objektuak topauko ditu, ikusteko eta sentiduteko modu barriak sortzen laguntzen dabenak, ganeratu dau.
Artista bakotxak ikusgai daukan lana azaldu dau. Iñigo Achak Inundita proiektua sortu dau; Ormaza fabrika zaharraren hormen ganean film labur zirikatzailea proiektetan dau, bideosorkuntza formatuan. Urdaibaiko kondaira eta siniskeriekaz lotutako jazoera bat kontetan dau. Ibai Leonen Muistot beharrak Urdaibairen inguruko paisajea denporearen eta esperientziaren prozesuak aztertzeko erabili dau, hainbat irakurketa eta esangura izan leikezan analogia eta estrategia kontzeptualak eginez.
Rober Garayk Coelacanthus Biscayensis… hubo un tiempo de Quimeras… proiektua aurkeztu dau. Busturialdean kokatuta dau, eta egileak siniskeriak eta amesak errealidade ziran sasoi ilun bateko kosmogonia mitologiko-industrialari buruzko uniberso harrigarri bat dokumentau eta sortu gura izan dau. Jose Angel Uberuagaren Urdaibai como pretexto, zilbor-hestearen heriotza, Umbilical deth lanak gizakiok ingurunean egindako jardunak gogor kritiketan ditu. Holan segidu ezkero, hondamendia eta etorkizun gordina izango doguz, adierazo dau.
Aristide Stornellik Scratching the train proiektua egin dau. Urdaibain zehar trenez egindako bidaia da, collage baten eta diziplinaarteko instalazinoa, argitu dau. Zehaztazunak kontuan hartzera bultzatzen dau eta ingurunean jazotakoa nabarmentzen dau. Jon Lanbroaren UrTAibai Argigrafiak, Grafías de agua, WaterGraphy’argazki-lanak eguneroko hainbat alderdi hartu eta testuingurutik atara ditu, giza geografiek lerro artean itxitako arrastoak erakusteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!