Sex Pistols taldeak 'Never Mind The Bollocks' diskoaren 35. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2012-07-26 12:46   Musikea

Sex Pistols punk talde ingelesak Never Mind The Bollocks disko mitikoaren 35. urtemugea ospatuko dau, eta irailaren 24an lan ezagunaren edizino berezi bat argitaratuko da, bitxikeriak, zuzeneko emonaldiak eta argitaratu bako argazkiak batuko dituan luxuzko kutxa bat

Sex Pistols punk talde ingelesak Never Mind The Bollocks disko mitikoaren 35. urtemugea ospatuko dau, eta irailaren 24an lan ezagunaren edizino berezi bat argitaratuko da, bitxikeriak, zuzeneko emonaldiak eta argitaratu bako argazkiak batuko dituan luxuzko kutxa bat, hain zuzen be, taldearen webgunean iragarri dabenez.

Kritikari gehienak bat datoz: 1977an, punk ingelesa astindu eban diskoak orduko indarrari eusten deutso. Oraindino be, nazinoarteko salmenta zerrenden lehen postuetan izaten da Never Mind The Bollocks.

Orain, diskoaren masterizazino barri bategaz batera, beste bitxikeri batzuk batuko dira berrargitalpenean; zehatz esateko, kutxaren CDetako batek diskoa argitaratu aurretik grabau ziran kantuak eta jatorrizko zenbait B alde izango ditu.

Horrezaz gan, beste CD batean 1977ko zuzeneko grabazino batzuk entzun ahal izango dira, kalidade handiagaz, eta asko aurretik inoiz argitaratu bakoak. Era berean, DVD bat be izango dau kutxeak, argitaratu bako emonaldiakaz eta irratietan egindako alkarrizketakaz. Oharrak, inoiz ikusi ez diran argazkiak, posterrak, God Save The Queen abestiaren hitzak eskuz idatzita eta beste objektu interesgarri batzuk izango dira Never Mind The Bollocks diskoaren kutxa berezi honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu