Maddi Sarasuak eta Paul Iruretagoienak irabazi dabe Euskal Herriko Eskolartekoa

Bizkaie! 2012-06-18 11:05   Bertsolaritzea

Lapurdiko, Itsasuko Maddi Sarasuak irabazi eban Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea 14 eta 18 urte bitartean, bigarren urtez.

14 urte artekoen finalean, barriz, Paul Iruretagoiena ataundarra izan zan txapelduna eta Txaber Altube abadiñoarra bigarren sailkatu zan.

Joandako zapatuan Agurainen jokatutako finalean, Lapurdiko, Itsasuko Maddi Sarasuak irabazi eban Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea 14 eta 18 urte bitartean, bigarren urtez. Hamar finalisten artean, Gemma Urteaga beasaindarra sailkatu zan bigarren postuan. Ondokoak izan ziran hamar finalistak: Paula Amilburu (Aramaio, 1994), Iñaki Tena (Gasteiz, 1995), Nerea Ibarzabal (Markina, 1994), Malen Amenabar (Larrabetzu, 1994), Jokin Bergara (Eibar, 1994), Gema Urteaga (Beasain, 1995), Maddi Sarasua (Itsasu, 1995), Aitor Servier (Azkaine, 1997), Mikel Lasarte (Barañain, 1996) eta Maddalen Lopez (Lesaka, 1997),


Beste alde batetik, 14 urte artekoen finalean hamabi bertsolari lehiatu ziran, eta Paul Iruretagoiena ataundarra izan zan txapela jantzi ebana. Txaber Altube abadiñoarra bigarren sailkatu zan. Ondokoak izan ziran 12 bertsolariak: Oier Iñurrieta (Gasteiz, 2000), Unai Etxenausia (Aramaio, 1998), Iker Larizgoitia (Mungia 1999), Txaber Altube (Abadiño, 1998), Paul Iruretagoiena (Ataun, 1998), Maddi Etxeberria (Larraul, 1998), Nahia Sasco (Lekuine, 1998), Kerman Diaz (Urruña, 1998), Idoia Iriart (Aiherra, 1998), Ellande Dunate (Aiherra, 1998), Joanes Ilarregi (Leitza, 1999) eta Beñat Altzelai (Leitza, 1999).

Naroa Sasieta ibili zan aurkezle lanetan. Epaile lanetan, barriz, Ekaitz Elorriaga (Araba), Mirari Azula (Bizkaia), Bakarne Urreaga (Gipuzkoa), Jokin Arregi (Lapurdi), Beñat Soulé (Nafarroa Beherea) eta Mikel Beaumont (Nafarroa).

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen 24. edizino honetan sekulakoa izna da parte-hartzea. Idatzizkoan 3.446 ume etagaztetxuk ibili dira eta bat-batean 14 urtera arteko 143 ume eta 15-18 urte bitarteko 93 gaztetxu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu