Munduko 300 aditu alkartuko dira Nonick-en, Interneteko joerei eta bideojokoaren industriari buruz eztabaidatzeko

Bizkaie! 2012-06-06 15:16

Nonick 2012 edizinoak mundu osoko 300 aditu batuko ditu Gaming-ari buruzko topaketa honetan. Gaming-a euskarri mobikorretarako (Smartphone eta tabletak) bideojokoen eta jokoen industria da. Eten barik hazten dagoan sektorea da, eta urtean 60.000 miloe eurotik gora mobiduten ditu mundu osoan.

SPRIk eta eitb.com-ek antolatutako Interneteko joerei buruzko Nonick nazinoarteko konferentziak bere laugarren edizinoa ospatuko dau bagilaren 15ean eta 16an, Bilbon, EiTBren multibox aretoan. Gaur egindako prentsaurrekoan, SPRI, Basquegame eta eitb.com-eko ordezkariek Nonicken helburu nagusia kalidadezko networking-a sortzea dala adierazo dabe: enpresetako profesionalak eta inbertitzaileak batzea. Prentsaurrekoan Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzako Barrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria; Edurne Ormazabal, eitb.com-eko zuzendaria eta Juan de Miguel, Basquegame-ko burua izan dira.

Nonick 2012 edizinoak mundu osoko 300 aditu batuko ditu Gaming-ari buruzko topaketa honetan. Gaming-a euskarri mobikorretarako (Smartphone eta tabletak) bideojokoen eta jokoen industria da. Eten barik hazten dagoan sektorea da, eta urtean 60.000 miloe eurotik gora mobiduten ditu mundu osoan.

Edizino barri honek hizlari bikain bat izango dau hasierako berbaldirako: Joshua Williams, AEBetako Microsofteko arlo teknikoko zuzendaritzako goi kargua. The Future of Work is Play izenburuko hitzaldiaren aztergaia izango da zelan handitu laneko produktibidadea bideo-jokoen bidez, eta joko serioei (serious games) buruz be berba egingo dau.

Joshua Williams-ek 17 urte baino gehiago daroaz Microsofteko software garapeneko taldean lanean. Bere ibilbide profesionalean, Windowsen eta Microsoft Officeren zenbait bersino garatzen lagundu dau, eta, gaur egun, laneko produktibidadea hobetzeko serious games jokoen garapenean dabilen talde bat koordinetan dau.

Entretenimenduagaz batera beste zenbait mezu edo ideia garrantzitsu (bideo-jokoen industriagaz loturarik ez dabenak, etikearen alorrekoak) transmitiduten dituen bideo-jokoak dira joko serioak (ingelesez, serious game). Joko serioak era askotako publikoari zuzentzen jakoz, ikasleei, profesionalei eta kontsumitzaileei, eta heziketa entretenigarrirako baliabidetzat hartzen dira.

Mota askotako joko serioak dagoz, besteak beste, nabarmentzekoak dira osasunaren alorrekoak (terapia psikologiko edo errehabilitazino fisikorako erabilten diranak), simulagailuak (zenbait gaitasun lantzeko eta egoera edo baldintza simulatuetarako portaera eraginkorrak irakasteko; esate baterako, ibilgailuak gidatzen edo enpresak kudeatzen irakasteko) edo heziketa eta entretenimendukoak (baliabide ludikoen bitartez irakasten daben programak).

2012ko edizino honetan baita be parte hartuko dabe Courtney Guertin-ek, Kiip.me-ren sortzaileetako batek (Kiip.me enpreseak bideojokoetan publizidadea sartzea lortu dau jokoari eta erabiltzaileari trabarik egin barik) eta Christian Lönnholm-ek, MuchDifferent-ekoak azalduko dau zelan jarri zituen martxan FPSko 1.000 jokalari eta zelan joko horrek aukera barriak zabaldu deutsozan lineako joko masiboak sortzeko teknologia-mota barri bati.

Nonick 2012 edizinoko egitarauan mahai-inguru bat eta tailerrak be antolatu dira, edozein parte-hartzailek aukerea izan daian ganerako guztiak konbidatzeko gamingari buruzko alderdi zehatz batzuez berba egitera.

Bestalde, Nonick-ek 2.0 teknologiak darabilten enpresa sortu barrientzako Start Up 2.0 Competition lehiaketearen finala be hartuko dau laugarren urtez jarraian. Bost finalistek bideojokoei buruzko beren proiektuak aurkeztuko deutsiez mundu osoko aditu eta garatzailez osotutako epaimahai bati.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu