Domekan egingo da Zarautzen aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaia

Bizkaie! 2012-06-07 12:56

Bale! Bizi garen seinale lemapean egingo da domekan, bagilak 10, Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Zarautzen. EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Alkarteak egitarau ederra atondu dau, musikea, jantzea, kirola... eta abar.

Bale! Bizi garen seinale lemapean egingo da domekan, bagilak 10, Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Zarautzen. EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Alkarteak egitarau ederra atondu dau, musikea, jantzea, kirola... eta abar. Ekitaldiak 11:00etan hasi eta 20:00ak inguruko amaituko dira.

Balea euskalduna, bizkorra, alaia eta jai zalea da Euskal Eskola Publikoaren jaiaren aurtengo irudia. Baleak lagun asko eta desbardinak izango ditu, balea urdina, balea grisa, balea groenlandiarra… Baina danek dabe gustuko gure artean bizitea, bakotxa bere nortasunagaz; gure ikasleak lez, danak desbardinak, baina danak batera, gustura. Aurtengo irudia, aniztasunaren aldeko apostua da, azaldu dabe jaiaren arduradunek.

Bederatzi gune atondu ditue Zarautzen: Borguetto, Desertu Txikia, Malekoia-Irrien Lagunak Kluba, Malekoia-Galtzagorri, Malekoia-Duke, Munoa plaza, Musika plaza, Foruen plaza eta Frontoi txikia. Borghetton, Ze esatek! taldeak kontzertua eskainiko dau, 17:00etan. Bigarren gunean kirola izango da nagusi; boleibola, softbola, judoa, errugbia, surfa eta abar. Irrien Lagunen Klubak egitarau betea antolatu dau, hirugarren gunean: ludotekea, puzgarriak, apar jaia...

Seigarren guneko egitaraua eskoletako ikasleen emonaldiek hasiko dabe, ostean, Txan magoak Txantxetan ikuskizuna eskainiko dau. Musika plazan musikea izango da protagonistea, hain zuzen be, Kupela, Tik Tara eta Aiko taldeak izango dira bertan. Goizez eta arratsaldez gunez gune kale animazinoa egongo da Zarautzen.

Egitarau oso-osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu