Ekihouse, eraikuntza prozesuan
2012-07-25 12:55Solar Decathlon Europe nazinoarteko unibersidade lehiaketea da, etxebizitza eraginkorren garapenerako ikerkuntzearen bultzatzaile. Ekipo lehiakideen helburua eta jomugea, natur baliabiderik murritzena konsumiduko leukien etxebizitzak diseinau eta eregitea da, bizi zikloan zehar ahalik eta hondakin kantidaderik txikiena produziduta.
Ekihouse etxebizitzea eregiteko prozesua, Solar Decathlon Europe 2012 lehiaketa ospetsuan UPV/EHUren irudi, martxan da honezkero. Dagoeneko zurezko egiturearen muntaia hasi da eta egun instalazinoak eta kanpoaldeko itxiturak dagoz ipinten. Lan asko gelditzen da aurretik irailaren 3a baino lehen Madrilen instalauko dan Villa Solarrerantz abiatu aurretik; han, lau kontinenteetatik datozen beste 19 prototipoakaz lehiatuko da eguzki etxe onenaren saria lortzeko.
Helburu horregaz beharrean dabilz egunotan dekatletak, UPV/EHUko arkitektura eta injinerutzako ikasleak, Vitoria-Gasteizen. Eraikuntzea Eraikuntza Kalidadearen Kontrolerako Laborategian dagoz eregiten, izan be, Eusko Jaurlaritzeak instalazinoen zati bat itxi dau asmo honetarako.
Proiektuak eraginkortasuna eta jasangarritasunagaz konprometituta dagozan enpresen laguntzinoa eskuratzen jarraitzen dau, eta gaur egun 50 baino gehiago dira alkarlaneko proiektu hau laguntzen daben enpresa eta alkarteak.
Zer da Solar Decathlon Europe?
Solar Decathlon Europe nazinoarteko unibersidade lehiaketea da, etxebizitza eraginkorren garapenerako ikerkuntzearen bultzatzaile. Ekipo lehiakideen helburua eta jomugea, natur baliabiderik murritzena konsumiduko leukien etxebizitzak diseinau eta eregitea da, bizi zikloan zehar ahalik eta hondakin kantidaderik txikiena produziduta. Arreta berezia jarten jake energiaren konsumoari eta behar dan energia guztia eguzkitik lortzeari. Lehiaketearen azken fasean zehar, ekipoek euren etxea erakutsi behar dabe Madrilen, Villa Solar izeneko inguruan. Etxe guztiak bisitau daitekez bertan eta aldi berean unean uneko edizinoaren irabazlea zein dan zehaztuko leukien hamar probak (hortik jatorko decathon deiturea) egiten dira. 2012ko irailean, lehiaketeak hogei proposamen izango ditu, 15 herrialdetatik etorrita, horreetatik hamaika europarrak (Alemania, Danimarka, Espainia, Frantzia, Holanda, Hungaria, Italia, Norvegia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania) eta horreei beste lau gehitu behar jakez, Txina, Japonia, Brasil eta Egiptotik etorrita. Lehenengoz da UPV/EHU unibersidade parte-hartzaileetako bat.
Informazino gehiago:
https://www.facebook.com/ekihouse
https://twitter.com/ekihouse
http://blog.ekihouse.org/
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!