Hainbat sasoitako okupazinoak topau ditue Santimamiñe inguruan

Bizkaie! 2012-08-03 13:21   kulturbiz

Santimamiñeko baselizearen inguruan egindako ikerlan arkeologikoetan aro desbardinetako okupazinoak agertu dira, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez. Orain dala 12.700 eta 12.000 urte Santimamiñen bizi izandakoen inguruan beharrean dabilz arkeologoak.

Santimamiñeko baselizearen inguruan egindako ikerlan arkeologikoetan aro desbardinetako okupazinoak agertu dira, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez. Juan Carlos Lopez Quintana arkeologoak zuzendu dau azterketea, eta Kultura Ondarearen Zerbitzuko Mikel Unzuetak koordinau.

Proiektu honetan egindako aurkikuntzak erromatarren sasoitik gaur egunera bitartekoak dira. Baselizearen azpian eta aldaurietan hainbat aldi historikotako elementuak topau ditue: eraikin hondarrak eta hilobiak. Inguruak daukan balio ekologiko eta paisajistikoak ikerketei balio erantsia gehitu deutse, izan be, Urdaibaiko Biosferearen Erreserban kokatuta dagoz aurkikuntzak. Funtsezko beste osogarri bat be bada, Basondo eta Oma ibarren balio etnografiko handia: baserriak, burdinolak edota errotak.

Juan Carlos Lopez Quintanak azaldutakoaren arabera, 2011-2012 kanpainan aztertzen dabilzan eremuak argibide garrantzitsuak emon ditu ezagutzera. Orain dala 12.700 eta 12.000 urte Santimamiñen bizi izandakoen inguruan lan egiten dabilz arkeologoak. Lopez Quintanak azaldu dauenez, orain arte topau diran aztarnak oso egoera onean dagoz eta datu garrantzitsuak emon ditue ezagutzera, besteak beste, luzaroan bizi izandako eremua azaldu da sutondo baten inguruan kokatua, diametro bat dauen sutondoa, bertoko biztanleek janaria han prestetan eben. Azken ikerketa fase honen inguruan 10.000 aztarna batzea espero dabe.

Santimamiñeko kobea ikertzeaz arduratu dan Santimamiñe 2007 proiektua amaitu da. Lan honi esker, Santimamiñeko kobearen inguruko datuak egoki dokumentau ahal izan dira. Horrezaz gan, gizakiek bertan izandako esku-hartzeak koban zelango eragina izan dauen aztertu dabe.

Holan, epe laburrean eta epe ertainean emon beharreko pausuak zehaztu dira eta monumentua zaharbarritzeko eta narriadurak zuzentzeko beharrezkoak diren esku-hartzeak programau ahal izan dira. Koba jentaurrean erakusteko prozesu luzea 1916an hasi zan, eta horren ondorioz agiriko kalteak egon ziran koban, orokorrean, eta arte paleolitikoan, batez be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu