Helena Orcoyen soprano gazteak Lekeitioko XXXIV. Nazinoarteko Itxas Soinua Musikaldia abestuko dau

Bizkaie! 2012-08-08 11:47   Musikea

Lekeitioko XXXIV. Nazinoarteko Itxas Soinua Musikaldia abuztuaren 11an hasi eta 15ean amaituko da. Makina bat sasoitako musikea izango da entzungai egunotan Andra Mari eleizan, Barrokoko musikea, Erdi Arokoa eta Errenazimentukoa, eta tartean jazz doinu modernoagoak.

Lekeitioko XXXIV. Nazinoarteko Itxas Soinua Musikaldia abuztuaren 11an hasi eta 15ean amaituko da. Makina bat sasoitako musikea izango da entzungai egunotan Andra Mari eleizan, Barrokoko musikea, Erdi Arokoa eta Errenazimentukoa, eta tartean jazz doinu modernoagoak.

Khantoria hirukoteak estreinauko dau egitaraua, abuztuaren 11n. Ander Berrojalbizek (biolina), Maider Lopezek (biolea) eta Virgínia Gonzalezek (klabezina) joten daben antxinako musikeaz gozetako aukera ederra izango dogu, hain zuzen be, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako doinuak eskainiko ditue.

Abuztuaren 12an, domekea, Euskalbarrok Ensemble taldeak, Enrike Solinísen zuzendaritzapean, musika barrokoa interpretauko dabe.

Hurrengo egunean, hilaren 13an, Helena Orcoyen soprano gaztea izango da protagonistea. Ibarrako 25 urteko kantariak Joseba Candaudap pianistea izango dau lagun. Lirikearen esperantza gaztea bihurtu da. Benetako ohorea da guretzat Lekeition egingo dauen emonaldia, adierazo dabe jaialdiaren arduradunek.

Abuztuaren 14an, jazz doinuak zabalduko dira Andra Mari eleizan, Jon Urrutia 4-tet taldearen eskutik. Julien Augier (bateria), Javier Moreno (kontrabajua), Enrique Olivear (saxofoia) eta Jon Urrutia (pianoa) dira taldekideak. Musikaldiaren atzenengo kontzertua Amadeus Cameratak egingo dau, hilaren 15ean.

Lekeitioko musikaldiak itsasoaren soinuaz gan, punta puntako musika ekarriko dau herrira, antolatzaileen esanetan. Itsas soinua alkartea da antolatzailea, eta Lekeitioko Udalaren babespean eta laguntzeagaz egiten da.

Kontzertu guztiak 22:00etan izango dira, Andra Mari eleizan. Sarrerak 6 euroan salduko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu