Jean Renoren 'Comme un chef' pelikuleak edegiko dau 'Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia' saila Zinemaldian
2012-08-03 15:52 BarriakCulinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren egitaraua aurkeztu dabe gaur Basque Culinary Centerrek Donostiako Zinemaldiak eta Berlingo nazinoarteko zinema-jaialdiak. Jean Reno ezaguna protagonista dauen Comme un chef pelikuleak edegiko dau saila, irailaren 22an.
Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren egitaraua aurkeztu dabe gaur Basque Culinary Centerrek Donostiako Zinemaldiak eta Berlingo nazinoarteko zinema-jaialdiak. Jean Reno ezaguna protagonista dauen Comme un chef pelikuleak edegiko dau saila.
Thomas Struck Berlingo zinema-jaialdiko Culinary Cinema saileko arduraduna, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria eta José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria izan dira prentsaurrekoan.
Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren lehenengo edizinoak harrera sano ona izan eban igaz, arduradunek azaldu dabenez. Horregaitik, Donostiako 60. Zinemaldiak gastronomia berbagai daben zazpi luzemetrai eta film labur bat eskainiko ditu. Emonaldien ostean, afari tematikoak egongo dira, sukaldari eta jatetxe ezagunen eskutik.
Donostia Zinemaldiaren, Berlingo nazinoarteko zinema-jaialdiaren eta Basque Culinary Centerren arteko lankidetzearen emoitzea da saila. Zinemea eta gastronomia batzea da euren helburua. Zinemaldia FIAPFen kategoria goreneko lehiaketa-jaialdia da, eta metro koadroko Michelin izar gehien dituan lurraldea da, nabarmendu dabe.
Aurten, zortzi film programauko ditue; sei film luze eta film labur bat estreinatuo dira, eta Gabriel Axelen Babettes gaestebud (1987) filma berreskuratuko da. Film horrek atzerriko film onenaren Oscar saria irabazi zuen 1988an.
Culinary Zinema sailaren egitaraua:
- Irailak 22: Comme un chef, Daniel Cohen (Frantzia). Basque Culinary Centerren, Donostiako Xarma jatetxeko Aizpea Oihaneder eta Xabi Díez eta Tolosako Frontón jatetxeko Roberto Ruizegaz
- Irailak 23: Entre les bras, Paul Lacoste (Frantzia). Ni neu jatetxean, Mikel Gallogaz
-Irailak 24: Lupe el de la vaca, Blanca Aguerre (Mexiko). Uliako behatokia, Mirador de Ulía jatetxeko Rubén Trincado eta Mexiko Uriko Biko jatetxeko Bruno Oteizagaz.
- Irailak 25: Jerusalem on a plate, James Nutt (Erresuma Batua). Illarran, Josean Eizmendigaz
-Irailak 27: Les saveurs du Palais, Christian Vincent (Frantzia). Iñigo Lavadoren jatetxean (Irun)
-Irailak 27: Babettes gaestebud, Gabriel Axel (Danimarka). Bokado Aquariumen, Mikel Santamariagaz
-Irailak 28: Perú sabe: La cocina, arma social, Jesús M. Santos (Peru-Espainia). Basque Culinary Centerren, Madrilgo Nikkei 225 jatetxeko Luis Arévalogaz
-Irailak 28: Kitchen dreams, Felipe Ugarte (Euskal Herria)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!