Hesian taldeak zuzeneko diskoa grabauko dau Gernikan, abuztuaren 14an
2012-08-07 14:07 MusikeaHesian taldeak zuzeneko diskoa grabauko dau abuztuaren 14an, Gernikan, jaietan. Jarraitzaile guztiei parte-hartzeko konbitea egin dabe taldekideek sare sozialetan. 2013ko udabarrian argitaratuko dabe.
Hesian taldeak zuzeneko diskoa grabauko dau abuztuaren 14an, Gernikan, jaietan. Jarraitzaile guztiei parte-hartzeko konbitea egin dabe taldekideek sare sozialetan.
Garnikan grabetako irudi eta soinua CD-DVD baten batuko dabe, eta 2012ko udabarrian argitaratuko da. Hesianen ibilbideko abestiak jasoko ditue grabazinoan.
Sakanako taldeak estudioko lau disko ditu kalean, azkena, 2011ko zemendian kaleratutako Hitzetik. Lehenengo diskoa 2007an plazaratu eben, Maite dugu; 2008an, Herriaren oihua; eta, 2010ean, Borrokatu eta irabazi. 2006an hasi eban bidea taldeak, Etxarriko lokalean Etxebe (bateria), Xabi Seko (baxua) eta Fran (gitarrea eta ahotsa) alkartu ziranean. Gaur egun, beste bost kide ditu taldeak: Xabi, Txamus, Eneko, Igotxo eta Zuriñe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!