Hamaika ekitaldi atondu ditue astegoienean Bermeon 1912ko galarrenan hildakoak gogoratzeko

Bizkaie! 2012-08-10 12:03

Makina bat ekitaldi izango dira astegoienean Bermeon 1912ko abuztuaren 12ko galarrenan hildako arrantzaleen omenez. Barikuan, 12:30ean hildakoei omenaldia eta lora-eskaintzea egingo jake portu zaharrean.

Makina bat ekitaldi izango dira astegoienean Bermeon 1912ko abuztuaren 12ko galarrenan hildako arrantzaleen omenez. Herri antzerki musikala, itsasontzi tradizionalen topaketea, lora-eskaintzea, berbaldiak eta hainbat ikuskizun prestau ditue. Barikuan, 12:30ean hildakoei omenaldia eta lora-eskaintzea egingo jake portu zaharrean.

Mendeurreneko egitaraua garagarrilaren 27an abiatu zan, Bizkaiko Foru Aldundiak atondutako Galarrena 1912-2012 erakusketeagaz, Arrantzaleen Museoan. Halanda be, asteburu honetan izango dira ekitaldirik gehienak.

Abuztuaren 10ean, barikua, 12:30ean, 1912ko galarrenean hil ziranei omenaldia eta lora-eskaintza egingo da, Portu zaharrean, Azken olatua, azken arnasa eskulturaren inguruan. Arratsaldean, 19:00etan, Juan Antonio Apraiz ontzi-ikertzaileak eta Aingeru Astui Arrantzaleen Museoko zuzendariak 1912ko Santa Klara Gaueko Galarrena berbaldia eskainiko dabe museoanb bertan.

Abuztuaren 11n, zapatua, 13:30ean, itsasontzi tradizionalen topaketea egongo da portuan. Bertan itsasontzi tradizionalak erakutsiko dira eta maniobrak egingo ditue. Arrastian, 19:00etan eta 20:30ean, Alberto Bilbaoren Bermeo 1912 film laburra proiektauko da Nestor Basterretxea aretoan. Lehenengo emonaldian Alberto Santanak berbaldia emongo dau.

Berandutxuago, 21:30tik aurrera, Autopoetika argi ikuskizuna egingo dabe portuan, hil ziran 143 arrantzaleen bizitzea eta euren galtzearen sentimenduaren inguruan. 22:00etan, Urperatutako argiak herri antzerki musikala antzeztuko dabe edur-fabrikaren zabaldegian. Carlos Panerak zuzendutako antzezlanean 100 bermeotar inguruk parte hartuko dabe, eta Ander Oleagaren bertsoak abesti herrikoekaz egokituta abestuko ditue.

Abuztuaren 12an, domekea 12:00etan, 1912ko galarrenean galdu ziranen aldeko oroimen mezea izango da Andra Mari eleizan, Bermeoko Abesbatzak abestuta, José Ramón Rodríguez Vadillo organistearen laguntzinoagaz. 13:00etan, barriro itsasontzi tradizionalak egongo dira ikusgai portuan. 19:00etan Jabi Elortegiren Galerna, ekaitza ezezaguna dokumentala aurkeztuko da Nestor Basterretxea aretoan.

20:00etatik aurrera txistulariak egongo dira Portu zaharrean, eta 21:30ean itsas-prozesino isila egingo da Uhinurrategitik Bokalera. Amaieran, lora-eskaintza eta Agur jaunak abestuko dabe. Berton elkarteak kandelak banatuko ditu. Autopoetika argi-ikuskizuna domekan be ikusgai egongo da.

Bermeoko Udalak abuztuaren 11 eta 12an herriko balkoietan izarak krespoi baltzagaz ipinteko eskatuko deutse herritarrei galarrenean hildakoak gogoratzeko, eta domena sasoiko jantziekaz urtetera konbidau.

Egitarau oso-osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu