Badator Getxophoto 2012
2012-08-28 16:22 KultureaHonezkero Getxoko kale, gune publiko zein erakustaretoetan hogei bat egileen lanak dagoz ikusgai umezaroaren eta horren inguruan gertatzen diran hainbat adierazpenetan oinarrituta.
Getxophoto 2012, Nazinoarteko Argazki Jaialdia eguenean, hilaren 30ean, hasi eta irailaren 30ean amaituko da edade guztietako lagunentzako antolatutako ekitaldiakaz eta gaur, prentsaurrekoan, Getxoko Kultura zinegotziak, Koldo Iturbek, Getxophotoren zuzendariak, Jokin Aspuruk, eta erakusketearen komisarioak, Frank Kalerok emon ditue zehetasun guztiak.
Koldo Iturbe Kultura zinegotziak adierazo dauenez, 'jaialdi hau ez da Artea bakarrik, ez da beste erakusketa bat. Blues, Jazz eta Folk jaialdi ospetsuakaz batera, ekitaldi hau Getxok irudi kosmopolitago baten, mundura edegitearen eta argazkigintzearen bidez adierazotako joera artistiko barrien alde egindako apustuaren ikur onena da. Horregaitik, krisialdi sasoian bete-betean egon arren, lagundu egin deutsagu barriro ekimen honi, Kulturea, letra larriz, sustatu nahi dogulako.
Getxophotoren zuzendariak, Jokin Aspuruk, bere aldetik, aurtengo leloa Umeei gorazarre dala gogoratu dau, bizitzaren aro bat, esan dau, gatxa eta idealizatua eta hainbat lanen bitartez aurkezten dana, gehienak andrazkoek egindako lanen bitartez, eta oso desbardinak diren gaiak, besteak beste, negarra, adiskidetasuna, uda amaiezinak edo urtebetze jaiak.
Getxophoto 2012
Honezkero Getxoko kale, gune publiko zein erakustaretoetan hogei bat egileen lanak dagoz ikusgai umezaroaren eta horren inguruan gertatzen diran hainbat adierazpenetan oinarrituta.
Era berean, eguenerako, hilaren 30erako, 11:00tan, Jaialdiaren antolakuntzeak Photowalk bat antolatu dau, Photo Gallery 20 galerian eta Vicente Paredes argazkilariaren estudioan barrena ibilbidea dana. Horrezaz gan, Pop realismo criollo izeneko tailerra hasiko da Marcos Lopezegaz. Ekitaldi bi horreetarako izena aldez aurretik emon beharko da. Arratsaldez, eta sarrerea doban dala, Torrene Aretoan, adituek gidatuta, solasaldi bi eskainiko ditue, bata Kanboiako argazkigintza jaialdi garrantzitsu bati buruz eta bestea Hegoamerikako argazkigintzeari buruz.
Getxophotoren inagurazino ekitaldi nagusia, barikuan, abuztuaren 31n, 20:00etan, Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolan, izango da. Hainbat lan aurkeztu eta proiektauko dira eta, bertan, konbidautako artistak izango dira. Gaueko 22:30ean, Igeretxe Hotelean, jai bat egingo da. Bietarako izena aldez aurretik emon beharko da.
Zapatuan, irailak 1, 11:30ean, Algortako Kultur Etxean, Villamonten, bisita berezia hasiko da Frank Kalero Getxophotoren komisarioak gidatuta eta jaialdian diran hainbat artista konbidatuen presentziagaz. Iluntzeko 21:00etan, Aretxondo plazan, Portu Zaharrean, Black Paperren, Piel de Foto aldizkariaren eta Etorkizunari gorazarre herri-partaidetzako sailerako jasotako irudiak proiektauko dira.
Domekan, irailaren 2an, 11:00tan, 7 eta 12 urte bitarteko umeentzat, Argia josten tailerra egingo da Zaramari kolektiboak zuzenduta.
Aurten be, badatoz barriro Papel gunea, argazki aldizkari eta liburuen gaineko konsultak egiteko eremua, Mentalgassi Berlineko kale-artisten taldearen saioak eta birziklapenaren aldeko apustua Recycling Getxophoto.
Informazino gehiago eta ekitaldietan parte hartzeko erreserbea egiteko: www.getxophoto.com.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!