Unamuno ibilten zan Bilboko lekuetatik antolatutako ibilbide gidatuetako azkenak irailaren 3an abiatuko dira
2012-08-28 12:13 kulturbizUnamunok bere umezaroagazko interes handia erakutsi eban bizitza osoan, izan be, haren gomuta arimearen ustelkeriei aurre egiteko ukendu espirituala begitantzen jakon. Argi eta garbi eukan bere arimearen sakoneko geruzak Zazpi Kaleetako Bilbon bizi izandako lehen esperientziakaz eginda egozala. Beraz, bisitan parte hartzen daben guztiek, gomuta horreetako leku garrantzitsuenak ezagutuko ditue.
Joan dan abenduaren 31n bete zan Miguel de Unamunoren heriotzearen 75. urteurrena dala eta, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programearen bitartez, zenbait bisita gidatu programau ditu Bilboko filosofo, idazle eta pentsalari garrantzitsuaren bizitzako zenbait etapa erakusten eta irudikatzen dituen gure uriko hainbat leku eta txoko ezagutzeko eta aztertzeko. Ekimena maiatzean abiatu zan, eta irailean amaituko da, Unamunoren umezaroa markau eben lekuetara egingo dan bisiteagaz.
Irailerako programautako bisiteak José Antonio Ereño idazlea, Miguel de Unamunoren bizitzeari eta lanari buruzko aditu nagusietakoa, izango dau gidari. Ereño bera izango da ikus-entzuleak gidatuko dituana idazlea gaztetan ibili zan lekuetara, Unamuno jaio zan Ronda kaleko etxean hasi, bataiatu eben Joan Santuen eleizara eta ikasketak egin zituan Instituto Vizcaíno izenekora, Plaza Barrira, Santiago Katedralera edo Arenalera. Bisita horretan, partaideek Unamunoren umezaroko eta gaztaroko Bilbora bidaiatzeko aukerea izango dabe.
Irailaren 3an hasita, bisitak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, eta astelehenetan eta martitzenetan (17:00etan eta 19:00etan), eguenetan eta barikuetan (10:00etan eta 18:00etan) eta zapatuetan (10:00etan eta 11:45ean) izango dira, irailaren 29ra arte. Egun horretan San Migel eguna ospatzen da, eta Miguel de Unamuno egun horretan jaio zan (Bilbo, 1864-1936). Bisitearen iraupena ordubete eta erdi ingurukoa izango da eta Arriaga plazan abiatuko da. Bisitak dobakoak izango dira, baina parte hartzeko ezinbestekoa izango da erreserbea egitea, udal informazinorako 94 4010010 edo 010 telefono zenbakien bitartez.
Aurreko edizinoen arrakastea ikusita, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilbao Izan programearen bisita kopurua bikoiztu egin dau. Holan, 1.000 lagunek hartu ahal izango dau parte Unamunori buruzko Ibilbide bakotxean.
Unamunok bere umezaroagazko interes handia erakutsi eban bizitza osoan, izan be, haren gomuta arimearen ustelkeriei aurre egiteko ukendu espirituala begitantzen jakon. Argi eta garbi eukan bere arimearen sakoneko geruzak Zazpi Kaleetako Bilbon bizi izandako lehen esperientziakaz eginda egozala. Beraz, bisitan parte hartzen daben guztiek, gomuta horreetako leku garrantzitsuenak ezagutuko ditue.
Bilbao Izan
Programea orain zortzi urte sortu zan, Bilboko biztanleei eta interesa daben guztiei, uriaren historia, ondarea, eta gaur egun Bilbo osotzen daben guneek denporan zehar izan daben bilakaerea ezagutarazoteko. Asmo horregaz makinatxu bat ekimen antolatu dira, horreen artean, auzoetara egindako bisita gidatuak, honako programa honeen bitartez: Bilbo, hilebete bakotxean auzo bat, Botxoko mendi-mazelak deskubriduten eta Hamabi begirada Bilbori.
Auzoetan antolatutako bisita gidatuen egitarauari jarraipena emonez, Kultura eta Hezkuntza Sailak beste pausu bat emon eban orain bi urte, bere atentzinoa, ondarearen ikuspegitik bereziak diran uriko eraikinetan jarriz. Ekimen horren barruan, 2010ean, Harino Panaderaren lantegi zaharra, Atxurin dagoan Bigarren Hezkuntzako Emilio Campuzano Institutua eta Deustuko Erriberan dagoan Vicinay Cadenas lantegia bisitau ziran.
2011ko edizinoa, Bilboko Lehen Zabalgunean dagozan hiru higiezinetan zentrau zan; holan, 426 lagunek bisitau eben Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzea jasoten dauen Aburto Etxea, eta 602k Ibaiganeko Jauregia. Eskaria gero eta handiagoa danez, Kultura eta Hezkuntza Sailak talde kopurua barriro be handitu behar izan dau, eta Bilbaina Eraikina ezagutzeko plaza kopurua 500etik 800era zabaldu eban. Oraingo honetan mila inguru izango dira Miguel de Unamunok ezagutu zituan Bilboko lekuetatik eta txokoetatik antolatu diran hiru ibilbideetako bakotxa egiteko aukerea izango dabenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!